Philippe Pétain
Philippe Pétain (Cauchy-a-la-Tour, Pas-de-Calais, 1856ko apirilaren 24a - Port-Joinville, L'Île-d'Yeu, Vendée, 1951ko uztailaren 23a) politikari eta Frantziako mariskal izan zen.
Lehen Mundu Gerran irabazi zuen Verdungo bataila (1916-17), komandante buru izan zen (1917) eta Frantziako mariskal izendatu zuten (1918). Rifeko altxamendua zapaldu ondoren (1925), armadarako ministro izan zen (1934). Madrilen enbaxadore izan zen.
Bigarren Mundu Gerra eta ondoren
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Mundu Gerran, Gobernu-kontseiluko buru izendatu zuten (1940) eta Afrikan gerran ez segitzea erabaki zuen. Alemania eta Italiarekin armistizioa sinatu zuen. Vichyko gobernuan Frantziako estatuburu izendatu zuten eta Alemania naziarekin adiskidetasun-politika egin zuen. Alemaniarrek preso hartu eta lehenik Belfortera eta gero Sigmaringenera eraman zuten (1944). Suitzara ihes egitea lortu zuen eta Frantziara abiatu zen bere epailearen aurrera (1945). Heriotza-zigorra ezarri bazioten ere, gero aldatu eta biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1856ko jaiotzak
- 1951ko heriotzak
- Frantziako biografia zirriborroak
- Vichyko Frantzia
- Frantziako presidenteak
- Frantziako mariskalak
- Bigarren Mundu Gerrako politikariak
- Lehen Mundu Gerrako militarrak
- Nazien kolaboratzaileak Frantzian
- Eskuin muturra Frantzian
- Saldukeria
- Frantziako enbaxadoreak Espainian
- Ohorezko Legioko gurutze handiak
- Espetxean hildako frantziarrak
- Frantziako antikomunistak
- Frantziar faxistak
- Lehen Mundu Gerrako Frantziako militarrak