Edukira joan

Pierre Gassendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pierre Gassendi

Digne Cathedral (en) Itzuli provost (en) Itzuli

1634 - 1645
Digne Cathedral (en) Itzuli Kalonje

1614 - 1634
Bizitza
JaiotzaChamptercier1592ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Frantziako Erresuma
HeriotzaParis1655eko urriaren 24a (63 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Nicholas-des-Champs, Paris (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaAix University (en) Itzuli
(1609 - 1612)
Avignongo Unibertsitatea
(1612 - 1614)
Hezkuntza-mailaDoctor of Theology (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
frantsesa
Irakaslea(k)Philibert Fezaye (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, matematikaria, astronomoa, katedraduna, astrologoa, fisikaria, teologoa, naturalista, idazlea eta apaiz katolikoa
Enplegatzailea(k)Aix University (en) Itzuli  (1617 -  1623)
Collège de France  (1645 -  1655)
Lan nabarmenak
InfluentziakEpikuro
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Pierre Gassendi (jaiotza-izena: Pierre Gassend; Champtercier, 1592ko urtarrilaren 22a - Paris, 1655eko urriaren 24a) frantziar filosofo, apaiz, astronomo eta matematikaria izan zen

Berez, Proventzan (Frantzian) jaio zen familia txiro batean.  Azkar bereizi zen bere ikaskideengandik bere gaitasun akademikoak zirela eta. Digneko eskolan eta Aixeko unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1645ean Collège Royal de Franceko matematika irakasle izendatu zuten. Ezaguna da batez ere, Epikuroren atomismoa, pentsamendu kristaurarekin adiskidetzen saiatzeagatik, Epikurok proposatutako atomo infinituak, jainkoak sortutako eta bultzatutako atomo kopuru zehatz batengatik ordezkatuz.




Epikuro eta Lukrezioren atomismo materialista berpiztu zuen eta Epikuroren morala eta sentsualismoa hobetsi zituen (De vita et moribus Epicuri, 1647; Syntagma philosophiae Epicuri, 1649). Kopernikoren eta Galileoren jarraitzaile izan zen baita ere; astronomia- eta fisika-alorretan ikerketak egin zituelarik. Haren uste sendoenen artean bi hauek ditugu aipagarrienak:

  • Materia partikula ikustezinez edo atomoz osatua dago.
  • Atomoak oso txikiak eta trinkoak bezala irudikatu zituen, eta tamainu ezberdinetakoak

Kartesianismoaren (Deskartesekin gutun bidezko erlazioa mantendu zuen, haren akatsak eta objekzioak adieraziz) eta aristotelismo eskolastikoaren kritiko izan zen (Bere iritzia zen silogismoek ez zutela ezertarako balio).

1647an Instituto Astronomica argitaratu zuen, bertan, garaiko ezagutza astronomikoak isltatu zituen. Baina bere obra ezagunenen artean azpimarragarrienak dira Anotaciones al décimo libro de Diogenes Laercio eta batez ere, Diquisición metafísica (Sintagma philosophicum, 1658), azken hau, logika sekzio bat daukan tratatu atomista atomista da, bertan, Gassendik azaltzen du gogamenak nola sortzen dituen unibertsalak singularretatik abiatuz, bateratze edo bereizte bat medio.

Lorpen zientifikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren ikuspuntu anti-Aristoteliko eta anti-Cartesiarrarengatik, eta metodo enpirikoen sustapenean oinarrituz, "printzipio" batzuk plazaratu zituen

  • 1629an, parhelioa (fenomeno optiko bat) azaldu zuen izotzezko kristal batzuei esker.
  • 1631. urtean, Merkurioren trantsituaren lehen behaketa ezaguna egin zuen, Keplerrek[1] 1627an aurreikusi zuen bezala.
  • Logela iluna erabili zuen ilargiaren diametroaren neurria neurtzeko.
  • Soinuaren abiadura neurtzen saiatu zen (%25eko errore marjinarekin).
  • Pascalen Puy-de-Dôme esperimentuaren interpretazio egokia egin zuen 1640. hamarkadan, barometro batekin; honekin iradoki zuen posible zela hutsune bat sortzea, zulo beltz moduko bat.

Honi guztiari gehitu behar zaio, ilargiaren longitudea neurtzen saiatu zela eklipseen bitartez eta Taula Rudolphinoa hobetzen ibili zela. Honetaz gain, erorketa askearen auzia izendatu zuen De motu (1642) eta De proportione qua gravia decidentia accelerantur (1646) liburuetan..

Lan filosofiko asko idatzi zituen, landu zituen ikuspuntu batzuk oso esanguratsuak izan dira, dogmatismoaren eta eszeptizismoren arteko bide bat aurkitzen saiatu zen. Richard Popkinen arabera, Gassendi, perspektiba zientifiko modernoaren aitzindarietako bat izan zen, eszeptizismo moderatuarena eta enpirizismoarena. Bere garaikide zen Deskartesekin, talka egin zuen, benetako usteak existitzearen harira. Bere proiektu intelektual ezagunenean, Epikuroren atomismoa kristautasunarekin kasatzen saiatu zen.

Idazkera filosofikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Exercitationes[2] liburuak atentzioaren erdigunea lortu zuen, nahiz eta aurretik, beste autore batzuek aristotelesi egindako kritiketatik haratago ez joan. Lehenengo liburuak indarrez eta argi azaltzen du zeintzuk diren Aristotelesen pentsamendu fisiko eta filosofikoaren itsu-itsuan jarraitzearen efektu txarrak. Bigarren liburuan, Aristotelesen dialektika edo logika obraren laburpen bat landu zuen, horretaz gain, ramismoaren eta honen metodoaren erreflexio zabala egin zuen. Deskartesen aurka erabili zuen objekzioetako bat famatua egin zen, bere Meditationes[3] lanaren objekzioen apendizen argitaratu baitzuen.

Animadversiones eta Epicurus

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animadversiones[4], 1649. urtean argitaratu zuen. Bertan, Diogenes Laërtiusen itzulpen bat ageri da, Epikuroren X. liburuarena. Epikuroren obraren lanketa sakona egin zuen, garrantzi historiko handia daukana, baina askotan kritikatua izan da, argudiatzeko, bere pentsamendu enpirikoaren aurka zihoazen doktrinak erabili zituelako . Liburuan zehar, etengabe adierazten du, adimenean ez dagoela ezer zentzumenetan egon ez denik (nihil est in intellectu quod non prius fuerit in sensu). Nozio orokorrak sortzeko daukagun gaitasuna argitu zuen; unibertsaltasunaren kontzepzioa. Liburu hau, Walter Charleton filosofo ingelesak itzuli zuen latinetik ingelesera, Physiologia Epicuro-Gassendo-Charletonia, 1654.


Sintagma philosophicum

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gassendiren obra hau tratatu atomistatzat hartu da, eta logikaz, fisikaz eta etikaz dihardu batez ere.

Logikaren atalak, zientziaren historiaren atal bat dauka, hainbat teoria azberdinen arabera sailkatua dagoena. Lehenengo atal honetan, hainbat posizio enpirikoak azaltzen dira, Gassendik liburuan zehar indar gabe utziko dituenak. Zentzumenak, jakituria iturri bakarrak, segituan ematen digute gauzekiko ezagutza; fantasia (Gassendirentzat materiala dena naturan) ideia hauek erreproduzitzen ditu. Baina, Gassendik onartu zuen, zentzumenek soilik ezaugarrien ezagutza ematen digutela, ez gauzena, eta gauza edo substantziaren ideietara heltzen garela arrazonamendu induktiboa erabiliz. Ikerketarako metodorik onena analtika dela dio, nozio txikietatik handietara pasatuz. Horretaz gain, Gassendik onartzen du, arrazonamendu deduktiboa, Francis Baconek planteatu zuenaren arabera, proposizio batean mantentzen da indukzioak berak frogatzen edo egiaztatzen ez duena. Judizioaren, silogismoen eta metodoaren doktrinek, nozio aristoteliko eta ramistak nahasten dituzte.

Liburuaren bigarren atalean, fisikaren inguruan diharduen atalean, Gassendiren oinarrizko printzipioen arteko kontradikziorik handiena ageri da. Fisika Epikurearra hobesten duen bitartean, uko egiten dio Epikuroren jainkoarekiko negazioari. Betiereko izaki inmaterial baten existentzia defendatzeko hainbat froga zituela adierazi zuen, eta baita ere jainkoa izan zela ikusi dezakegun unibertsoaren sortzailea, jainkoa ahalguztidun bezala irudikatu zuen. Aldi berean, epikureanismoak ez bezala, arima razional eta inmaterialaren doktrina defendatu zuen, autodeterminazioaren eta hilezkortasunaren ideiekin lotuz.

Azken atalean, etikaren atalean, batez ere askatasunaren ideiaren eztabaida lantzen da. Bizitzaren amaieraz hitz egiten du baita ere, poztasunaz (tranquillitas animi et indolentia corporis). Seguraski Gassendik uste zuen poztasun perfektua ez dela eskuragarria bizitza honetan, baina datorkigunean baliteke baietz.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Johannes Kepler. 2019-02-23 (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
  2. Txantiloi:Latina Gassendi, Pierre. (1649). Exercitationes Paradoxicae Adversus Aristoteleos. Kessinger Pub Co ISBN 1104862182..
  3. René, Descartes,. (2011). Meditaciones metafísicas. (2a. ed. argitaraldia) Alianza Editorial ISBN 9788420653396. PMC 776678193. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  4. 1592-1655., Gassendi, Pierre,. (1987). Animadversiones in decimum librum Diogenis Laertii. Garland ISBN 0824069188. PMC 15223544. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Gassendi Aldatu lotura Wikidatan