Piotr Bagration
Piotr Ivanovitx Bagration (errusieraz: Пётр Иванович Багратион, georgieraz: პეტრე ივანეს ძე ბაგრატიონი; Kizliar edo Tbilisi, 1765eko uztailaren 10a - Sima, 1812ko irailaren 24a) georgiar jatorriko errusiar jeneral eta printzea izan zen.
Piotrek 1763-1864ko Erruso-zirkasiar Gerran hasi zuen bere ibilbide militarra. Ondoren, otomandarren aurkako gerran esku hartu zuen 1788an, eta Kościuszkoren matxinada zapaldu zuen 1794an. 1799an Aleksandr Suvorovekin borrokatu zuen Italia eta Suitzako kanpainetan.
1805ean errusiar armadarekin borrokatu zuen Napoleonen aurkako koalizio gerretan eta Austerlitzeko guduan garaitua izan zen. 1808-1809an Suediaren aurkako Finlandiako Gerran esku hartu zuen eta 1812an Errusia-Turkia gerran.
Frantziarren aurka borrokatu zen Errusiako frantziar inbasioan. Borodinoko guduan larri zauritu zuten eta bi aste geroago hil zen.