Piper-gas
Itxura
Piper-gasa begietan narritadura sortzen duen osagai kimikoez konposatutako gas negar-eragile mota bat da, esprai gisa erabiltzen dena. Nagusiki poliziak eta segurtasun indarrek manifestazioak, istiluak edota jendetzak desegiteko erabiltzen du. Defentsa pertsonal arma modura ere erabiltzen da. Begi narritadura eragiteaz gain, negarra, mina eta denboraldi baterako itsutasuna ere sor ditzake, horregatik piper-gasaren erabilera nahiko eztabaidatuta dago.
Bere osagai nagusiena kapsaizina da, piper landarearen fruituetatik ateratzen den osagai aktiboa, hortik bere izena.