Edukira joan

Plancken denbora

Wikipedia, Entziklopedia askea

Planck-en denbora da fotoi batek hutsean argiaren abiaduran Plancken distantzia egiteko behar duen denbora[1].

Plancken distantzia denez luzera neurgarririk txikiena eta argiaren abiadura dagoen abiadura lasterrena, Plancken denbora da gaur egun onartzen diren teorien esparruan esanahi fisikoa duen denbora-neurririk txikiena. Beste definizio bat da Planck-en denbora dela, fisikan, Plancken unitate sisteman erabiltzen den denbora-unitatea.

Termino horiek Max Planck-en izenetik eratortzen dira.

Planck-en denbora idatzi ohi da tP, latinezko t minuskulaz osatutako sinboloa (tempus, "denbora") eta p subindizea batetik, Max Plancken izenekoa.

Plancken denbora honela definitzen da:[2]

Nazioarteko Unitate Sisteman, Planck-en denboraren balio gomendatua hau da:[3]

s

non s segunduak diren, eta 10−4 errore erlatibo bat egon daitekeen. Biribilduta, 10−43 segundu dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Temps de Planck» artikulutik itzulia izan da, 2022-07-01 data duen 194982286 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-07-01 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]