Edukira joan

Prokuradore

Wikipedia, Entziklopedia askea

Prokuradorea zuzenbideko profesionala da, auzilariaren izenean eta haren legezko ordezkari gisa diharduena.[1] Bere estatutu-esparruaren barruan, justizia-sistema publikoarekin kolaboratzen du, auzitegien eta auzi judizialetan sartuta dauden herritarren arteko lotura juridiko-formala eginez, eta komunikazio prozesaleko egintzen izapideak teknikoki laburtuz: errekerimenduak, jakinarazpenak, epatzeak eta zitazioak. Azken hori dela eta, auzibide zibil eta penalei buruzko legeek prokuradorea kontratatzeko betebeharra ezartzen dute, auzi judizial konplexuenetan parte ahal izateko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Bake Epaitegiak Hiztegia] [2019]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.