Edukira joan

Quedlinburg

Koordenatuak: 51°47′30″N 11°08′50″E / 51.7917°N 11.1472°E / 51.7917; 11.1472
Wikipedia, Entziklopedia askea
Quedlinburg
Quedlinburg
Alemaniako hiri-udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Saxonia-Anhalt
Rural district of Saxony-AnhaltHarz barrutia
AlkateaFrank Ruch (en) Itzuli
Izen ofizialaQuedlinburg
Jatorrizko izenaQuedlinburg
Posta kodea06484
Udalerri kodea15085235
Geografia
Koordenatuak51°47′30″N 11°08′50″E / 51.7917°N 11.1472°E / 51.7917; 11.1472
Map
Azalera120,45 km²
Altuera130 m
MugakideakOschersleben, Harsleben, Harzgerode eta Thale
Demografia
Biztanleria23.313 (2022ko abenduaren 31)
−28 (2021)
alt_left 12.289 (%52,7) (%47,3) 11.024 alt_right
Dentsitatea194 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia3946
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakAulnoye-Aymeries, Herford, Celle, Hamelin eta Hannoversch Munden
quedlinburg.de

Quedlinburg Alemaniako Saxonia-Anhalt estatuan dagoen hiri bat da, izen bereko barrutiaren hiriburua. 21.909 biztanle ditu. Quedlinburgeko eliza, gaztelua eta hirigune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk 1994ean.

Quedlinburg Harz mendien iparraldean kokaturik dago Bode ibaiaren ertzean. Magdeburg hiriburutik 58 kilometro hego-mendebaldera dago hiria.

Neolito garaitik populatu egon dela jakina da. Hala ere Quedlinburgen lehenengo aipamena 922 urtekoa da, Henrike I.a Saxoniako dukearen idatzi batean aipatzen baita. Honen emazteak Quedlinburgeko konbentua sortu zuen 936an. Konbentuaren ondoan jauregi bat eraiki zen eta 973an Germaniako Erromatar Inperio Santuaren dieta egin zen bertan. Hiria bera 994ean sortu zen eta berehala mekatua egiteko eskubideak jaso zituen. Hurrengo mendeetan herriaren eta konbentuaren arteko lehia izugarria izan zen.

1384ean Saxonia Behereko hirien ligan sartu zen eta 1426an Hansa hiria bihurtu zen. Garapen hau ikusita, konbentuko abadesak hiria armaz hartu zuen 1477an eta liga bietatik kanpo gelditu zen. Hiriaren zabalkunderik handiena Hogeita Hamar Urteko Gerraren garaian izan zen. Gaur egun hiriaren alde zaharra osatzen duten eraikin gehienak ordukoak dira. XIX mendean lore landaketak famatu egin zuen Quedlinburg.

Bigarren Mundu Gerran ez zuen kalte larririk jasa, baina Ekialdeko Alemaniako agintariek ez zuten jakin herriaren ondarea ongi mantentzen. 1990eko Alemaniaren bateratzearen ondoren, berrizte lanak hasi ziren eta 1994ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen Quedlinburgeko alde zaharra eta gaztelua.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Quedlinburgeko eliza, gaztelua eta hirigune historikoa1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak iv
Erreferentzia 535
Kokalekua  Alemania
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1994 (XVIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
  • Alde zaharra (Altstadt): Duela sei mendetako 1400 etxe daude. Aipatzekoak dira merkatu plazan dauden udaletxea (1320an jasoa baina 1616ko pizkundeko fatxada daukana) eta San Martin eliza gotikoa. Errolanen estatua Hansa hiria bihurtu zenekoa da.
  • Quedlinburgeko gaztelua (Schlossberg): Muino batean, hiria baino 25 metro gorago, 936an konbentua izan zena gaztelu bihurtuz joan zen. Pizkundeko jauregi hau X eta XI mendeko arte lanen museoa da gaur egun.
  • Gazteluko eliza (Stiftskirche St Servatius): XII mendeko eliza erromanikoa da. kriptan Henrike eta Matilda emaztearen hilobiak daude.

Hiritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quedlinburg hurrengo hiriekin senidetua dago:

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]