Rashid Rida
Itxura
Rashid Rida | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Al-Qalamoun (en) , 1865eko urriaren 18a |
Heriotza | Kairo, 1935eko abuztuaren 22a (69 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera |
Irakaslea(k) | Muhammad Abduh (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | teologoa, mufassir (en) , filosofoa, journal editor (en) , kazetaria eta journal editor (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Arab Academy of Damascus (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama sunismoa |
Rashid Rida (arabieraz: محمد رشيد رضا, Muḥammad Rashīd Riḍāʾ; Al-Qalamoun, Tripolitik hurbil, Libano, 1865eko irailaren 23a - Egipto, 1935eko abuztuaren 22a) erreformatzaile musulmana izan zen. Mistizismoak eraginda Salafiyya mugimendua sortu zuen antzinateko tradizio islamdarraren defentsarako. Al-Manar (Itsas argia) aldizkari islamdarra sortu zuen Kairon (1898). Otomandarren aurka matxinatu ziren arabiar abertzaleei lagundu zien, eta Faysal I.a Siriako errege aldarrikatu zuen Siriako kongresuan izan zen (1920). Islama mundu modernora egokitzen saiatu zen (emakumearen askatasunaren aldeko urratsak eta poligamiaren murrizketa bultzatuz, adibidez).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.