René Coty
René Coty, izen osoa René Jules Gustave Coty (Le Havre, 1882ko martxoaren 20a - ibidem, 1962ko azaroaren 22a ), 1954-1959 bitartean Frantziako Laugarren Errepublikako bigarren eta azken presidentea izan zen.
Bizia eta Karrera politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]René Coty Le Havre hirian jaio zen, filosofia eta zuzenbidean graduatu zen 1902 urtean Caengo Unibertsitatean. Bere jaioterrian abokatua izan zen, merkataritza- eta itsas-zuzenbidean espezializatu zen. Germaine Corbletekin ezkondu zen 1907k maiatzaren 21ean.
Alderdi erradikalean militatzen zuen eta 1907an distrituko zinegotzi eta 1908an Le Havre kontzejuko kide izendatu zuten. Bi kargu horietan aritu zen 1919 urtea bitartean. Aldi berean, Frantziako iparraldean kokatuta dagoen Seine-Inférieure departamenduko kontzeju orokorraren kide izan zen 1913tik 1942ra.
Lehen Mundu Gerra iritsi zenean, Coty bolondres sartu zen ejertzitoan eta infanteriako 129. erregimentuan aritu zen, Verdungo guduan aritu zena hain zuzen ere.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |