Robin Williams
Robin McLaurin Williams (Chicago, Illinois, 1951ko uztailaren 21 – Tiburon, Kalifornia, 2014ko abuztuaren 11[1]) estatubatuar umorista eta aktorea izan zen. 1997an Taldeko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen. Horrezaz gainera, bi Emmy, sei Urrezko Globo, Aktoreen Sindikatuko (SAG) bi sari, eta bost Grammy jaso zituen bere ibilbidean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Robin Williams McLaurin Chicagon jaio zen, AEBetako Illinois estatuan, 1951ko uztailaren 21ean. Ez haurtzaroan, ez nerabezaroan, ez zuen antzezteko interesik adierazi; aitzitik, ikasketetan eta kiroletan gogobildurik jardun zen. 1967an Williamstarrak Kaliforniako Marin konderrira aldatu ziren. Bertako ikastetxean piztu zitzaion antzerkirako interesa. Horren ondorioz, ikasketak utzi egin zituen, aktore karrera hasteko. Halabeharrez, New Yorkeko Juilliard School eman zuen izena, oso prestigio handia zuen interpretazio akademian. Hiru urte geroago, Kaliforniara itzuli eta San Frantziskon kokatu zen, umorezko antzezlanak egin nahian. 1976an, proba bat egin zioten eta antzerki horretan hartu zuten; hortxe hasi zen aktore ibilbidean. 1978-1982 bitartean, Mork & Mindy telesailean lan egin zuen: arrakasta handia lortu eta zineman ere hasi zen.
1987-1991 bitartean, film batzuetan parte hartu zuen eta hiruri esker, Oscar Sarietako izendapena jaso zuen, gizonezko aktore onenaren sailean. Lehena Good Morning, Vietnam izan zen; film horretan, irrati esatari batena egin zuen, Vietnamgo Gerraren garaian. Dead Poets Society filmarekin jaso zuen bigarren izendapena: literatur irakasle baten papera zuen; hirugarrena The Fisher King izan zen: han, arlote baten rola antzeztu zuen. Ahotsa eta doinua aldatzeko zuen talentuari esker, paper barre eragingarriak egin zituen, adibidez, Mrs. Doubtfire. 1990eko hamarkadan, rol askotarikoak izan zituen, batzuetan komikoak, beste batzuetan dramatikoak... 1997an, Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen Good Will Hunting filmarekin.
Bizitza pertsonalari dagokionez, 1978ko ekainaren 4an, Valerie Velardirekin ezkondu zen; seme bat izan zuten, Zachary Pym (Zak, laburtuta), 1983ko apirilaren 11n jaioa. Williams eta Verlardi 1988an dibortziatu ziren. 1989ko apirilaren 30an, bere seme umezain Marsha Garcesekin ezkondu zen. Bi haur izan zituzten: Zelda Rae (1989ko abuztuaren 30ean jaioa) eta Cody Alan (1991ko uztailaren 25ean jaioa). 2008ko martxoan dibortziatu ziren.
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Filmen zuzendaria eta izenburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmen zuzendaria eta itzuli bada beste hizkuntza batera (gaztelania, frantsesa, euskara, katalana edo galiziera) beste izenburu batekin taula honetan ikus daiteke:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- David, Jay (1999). The Life and Humor of Robin Williams: A Biography. New York: Quill. ISBN 978-0-688-15245-1.
- Dougan, Andy (1999). Robin Williams: A Biography. Thunder's Mouth Press. ISBN 978-1-56025-213-9.
- Spignesi, Stephen J. (1997). The Robin Williams Scrapbook. Secaucus, NJ: Carol Pub. ISBN 978-0-8065-1891-6.
- "The Life and Death of Robin Williams". ABC News. 2020. August 12, 2014. Archived from the original on August 13, 2014. Retrieved August 13, 2014.
- Travers, Peter. "Peter Travers on 9 of His Favorite Robin Williams Performances – Rolling Stone's film critic weighs in on the late actor and comedian's best work". Rolling Stone.
- Weisman, Aly (August 13, 2014). "Robin Williams set up a 3-part trust fund for his kids amid money troubles before death". Business Insider.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]