Rudolf Diesel
Rudolf Diesel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Rudolf Christian Karl Diesel |
Jaiotza | Paris, 1858ko martxoaren 18a |
Herrialdea | Bavariako Erresuma |
Bizilekua | Londres |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Mantxako kanala, 1913ko irailaren 30a (55 urte) |
Hobiratze lekua | itsaso |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: itotzea |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Louise Martha Diesel (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Municheko Teknologia Unibertsitatea Municheko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Carl von Linde (mul) |
Hizkuntzak | alemana frantsesa esperantoa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | asmatzailea, ekintzailea, ingeniaria eta esperantista |
Enplegatzailea(k) | Sulzer (en) MAN SE (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Association of German Engineers (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
Rudolf Christian Karl Diesel (Paris, 1858ko martxoaren 18a - Mantxako Kanala, 1913ko irailaren 29a) ingeniari alemaniarra zen, bere izena daraman errendimendu handiko barne-errekuntzako motorraren sortzailea. Garraioari aplika dakiokeen motorra da eta Parisko ferian aurkeztu zen lehen aldiz: olio minerala errekuntzarako erabiltzen zuen lehena zen eta geroago barne errekuntzako motor izendatu zen. Azkenean, bere asmatzailearen izena hartu zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurasoak bavariarrak izanik ere, Parisen jaio zen 1858an. 1870. urtean, frantses hiriburua utzi zuten, franko-prusiar gudak eztanda egin zuenean, eta semea Augsburgora bidali. Hozkailuaren asmatzaile Karl von Linderen dizipulua izan zen 1875. urtetik aurrera Munichen.
Pariserako itzulera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parisera itzuli zen bere maisuaren hozkailuen enpresaren ordezkari gisan. 1893 eta 1897, artean MANen eraiki zuen landare-olioa erretzen zuen munduko lehenengo motorra. Ingeniari Mekanikoen Institutuak Merituaren Ordena eman zion, bere inkerketengatik eta kakahuete-olioa erabiltzen zuten motorren garapenengatik. Motor horiek geroxeago petroleoa erabiltzen hasi ziren, merkeagoa zelako.
Gizarte-filosofo gisan ikusten zuen bere burua, nahiz eta bere liburuaren 200 kopia soilik saldu zituen.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ustez, 1913ko 29tik 30erako gauean hil zen itota, Antwerpendik (Belgika) Inglaterrara zihoan itsasontzitik erori zelako. Handik bi egunera, bere gorpua aurkitu zuen kosta-zaintzaileen ontzi batek. Garai hartan egiten zen moduan, bere jabetzak hartu eta gorpua itsasora bota zuten. Hainbat hipotesi daude haren heriotzaz: bataren arabera, bere burua hil omen zuen, bere egoera txarrarengatik, nahiz eta familiaren esanetan, hilketa izan, ideiak lapurtzeko asmoarekin egina; bestearen arabera, agente alemaniar batzuek hil omen zuten, bere asmakizunak zabal ez zitzan, gudaren hain hurbil egonik, berdin zitzaiolako bere patenteak edonori (besteak beste, Frantziari zein Erresuma Batuari) saltzea.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rudolf Diesel |