Russellen teontzia
Itxura
Russellen teontzia (ingelesez Russell's teapot) Bertrand Russell filosofoak egindako analogia bat da, ilustratzen duena hipotesi bat egiten duen pertsonak daukala hura frogatzeko ardura, eta ez besteek.
Hona hemen Russellek 1952an "Is there a God?" (Bada Jainkorik?) izeneko artikuluan idatzitakoa[1]:
« | Adierazten badut badagoela portzelanazko teontzi bat Lurraren eta Marteren artean, Eguzkiaren inguruan biraka orbita eliptiko batean, inork ezin izanen luke frogatu oker nagoela, baldin eta eransten badut teontzi hori txikiegia dela teleskopiorik onenekin ere ikusteko. Eta, inork ezin duenez frogatu baieztapen hori oker dagoela, adierazten badut ez dela arrazoizkoa baieztapen hori zalantzan jartzea, besteek arrazoi osoz esanen lukete pentsatzeko manera horrek ez duela ez hankarik ez bururik. Alabaina, teontzi hori antzinako liburuetan agertzen bada, egia sakratu gisa igandero irakurtzen diren horietan, eta umeen buruen barrenean sartzen bada eskoletan, zalantzak izatea horretan sinistean bitxikeriaren seinalea izanen litzateke, eta zalantzak dituen hori psikiatrengana bidaliko lukete aro ilustratuetan eta inkisidorearengana aurrekoetan. | » |
Horrekin, Russellek adierazi nahi zuen Jainkoan sinesten dutenek frogatu behar dutela Jainkoa existitzen dela. Horrenbestez, ezin da Jainkoaren existentzia defendatu esanez ezin dela frogatu Jainkoa existitzen ez dela.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Russell, Bertrand, 1872-1970,. The last philosophical testament, 1943-68. ISBN 0-415-09409-7. PMC 35792241. (Noiz kontsultatua: 2021-02-04).