Ruth Belville
Ruth Belville | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elizabeth Ruth Naomi Belville |
Jaiotza | Greenwich (en) eta Londres, 1854ko martxoaren 5a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Londres |
Heriotza | Beddington eta Londres, 1943ko abenduaren 7a (89 urte) |
Heriotza modua | : karbono monoxidoagatiko intoxikazioa |
Familia | |
Aita | John Henry Belville |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua, horologist (en) eta merkataria |
Elizabeth Ruth Naomi Belville (1854ko martxoaren 5 – 1943ko abenduaren 7a) edo Greenwicheko Denboraren Emakumea Londreseko negozio-emakume bat izan zen. Bere ama Maria Elizabeth eta bere aita John Henryrekin batera jendeari ordua saltzeko negozioa jarri zuen. Egunero Greenwich Meridianoko Orduarekin sinkronizatzen zuen bere erlojua eta bezeroei erlojuan ze ordu zen zehazki jakiteko eskubidea saltzen zien.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ruth Belvillen aitak, John Henry Belville, negozio bat sortu zuen 200 bezeroentzat 1836an. Goizero John Henry Greenwicheko Obserbatoriora joatzen zen, bere lantokia, eta bere erlojua Greenwicheko orduarekin sinkronizatzen zuen. Ondoren bere kalesan Londresetik bidea egiten zuen eta bere bezeroen erlojuak orduan jartzen zituen.
John Henryk zerbitzua eskaini zuen 1856an hil zen arte. Bere alargun Mariak lanbidea aurrera eramateko eskubidea lortu zuen, eta 1892an erretiratu zen arte jarraitu zuen egiten, 80 urte baino gehiago zituela. Ruth Belville alabak hartu zuen negozioa, orduan. 1940ra arte negozioarekin jarraitu zuen. Bera ere 80 urte baino gehiago zituela erretiratu zen. 86 urte zituela oraindik egunero zihoan Obserbatoriora eta hamabi mila arte egiten zituen goizeko 9etarako. 89 urterekin hil zen.
Erabiltzen zuen erlojua John Arnoldek egindako 485/786 kronometroa izan zen "Arnold" ezizena zuen erlojua. Originalki Sussexeko dukearentzat egin zen. John Henryk eskuratu zuenean urrezko gorputza aldatu zuen, zilarrezkoa jarriz, beldur zelako eguneroko bidean erlojua lapurtuko ote zioten. Ruth hil zenean erlojua Worshipful Company of Clockmakers konpainiari eman zioten.
Kritikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belvillen negozioak Standard Time Compayko John Wynneren erasoa jaso zuen. Wynnek telegrafo seinaleak saltzen zituen erlojuak sinkroniatzeko eta, beraz, Belvilleren konpetentzia zen. Wynnek United Wards Cluben eman zue hitzaldian kritika gogorak egin zikzion, esanez "Belvilleren metodoa barregarriro zaharkitua dago". Bere feminitatea negozioarekin jarraitzeko erabiltzen zuela ere esan zuen.
Hitzaldia The Times egunkarian agertu zen, baina aipatu gabe Standard Time Companyko buruak egin zuela. Belvilleren gainean prentsaren presioa areagotu zen, bai negozioaren nondik norakoak azal zitzan zein bere "feminitatearen erabilera"ren gaineko eskandaloagatik. Hala ere Belville indartuta atera zen egoera honetatik, bezero gehiago eskuratuz.