Edukira joan

São Paulo (estatua)

Koordenatuak: 22°04′12″S 48°26′01″W / 22.07°S 48.4336°W / -22.07; -48.4336
Wikipedia, Entziklopedia askea
São Paulo (estatua)
 Brasil
Ereserkia
Bandeirantes Anthem (en) Itzuli
Administrazioa
Izen ofizialaSão Paulo
Estatu burujabe Brasil
ISO 3166-2BR-SP
HiriburuaSão Paulo
governor of São Paulo (en) ItzuliJoão Doria (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak22°04′12″S 48°26′01″W / 22.07°S 48.4336°W / -22.07; -48.4336
Azalera248.209,4 km²
MugakideakRio de Janeiroko estatua, Minas Gerais, Mato Grosso do Sul eta Paraná
Punturik altuenaPedra da Mina (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria44.035.304 (2014ko uztailaren 1a)
41.252.160 (2010)
43.663.669 (2013ko uztailaren 1a)
41.901.219 (2012)
45.094.866 (2017)
45.595.497 (2018)
44.411.238 (2022)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2018)
Dentsitatea177,41 bizt/km²
Ordu eremuaUTC−03:00 eta America/Sao_Paulo (en) Itzuli
saopaulo.sp.gov.br

São Paulo Brasilgo hego-ekialdean dagoen estatua da.

248.209 km2-ko azalera dauka eta 40.490.757 biztanle zituen 2005ean (165.4 biz./km2).

Sao Paulo bera hiriburua eta hiri nagusia da.

Estatuko beste hiri nagusiak hurrengoak dira: Baurú, Campinas, Ribeirão Prêto, Santo Andre, Santos, São Caetana do Sul, São Jose do Rio Prêto eta Sorocaba.

Campos do Jordao turismo-gunea.

Orografia eta hidrografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

600 km luze den kostaldea laua da, zingiratsua alde askotan. Oihan tropikal hezeak estaltzen du kostaldea, eta barrualdera egin ahala Serra do Mar mendialdea dago (1.000-1.500 m). Mendialdearen atzean 900-400 m arteko goi-ordokia dago, Parana ibairaino jeisten dena, São Pauloko estatuaren mendebaleko muga eratzen duen ibairaino hain zuzen.

Lurraldeko ibai gehienek Parana ibairako isurialdea dute: Grande (estatuko iparraldeko muga eratzen duena), Tiete (lurraldearen erdialdea alderik alde igarotzen duena) eta Parapanema (São Paulo eta Paranako estatuen arteko muga egiten duena). Ura zuzenean Ozeano Atlantikora isurtzen duten ibaiak askoz ere laburragoak dira eta ur emari txikikoak.

Klima eta landaretza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaprikornioko tropikoaren inguruan dago estatua, eta klima, beraz, epel-beroa da, kostaldeko itsas haizeek eta barnealdeko mendialdeetakoek eraginda. Batez beste 18 °C egiten du goi-ordokian eta 20 °C kostaldean. 2.000 mm euri ur biltzen da kostaldean eta 1.000-1.500 mm artean, barnealdean. Lurralde aberatsa da eta jatorrizko landaretza oparoak estaltzen ditu estatuaren alde asko. Azken urteetan nekazaritzaren (kafe sailak, behi aziendarako larreak) eta basogintzaren ondorioz murriztu bada ere, jatorrizko oihanek hartzen zuten eremua.


Sao Paulo hiriburuko etxe orratzen ikuspegia.

Merkatu hurbilerako (okela, esnekiak, fruituak, barazkiak, patata, artoa, arroza) eta atzerrikorako (kafea, azukre kanabera, kotoia) antolatua da nekazaritza. Industria da (ehungintza, janari industria, altzairugintza, nekazaritzarako makineria, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, automobilgintza, hegazkingintza, kimika industria, papergintza, petrolio findegiak), ekonomia jarduera nagusia. Paraná ibaira biltzen diren adarretan eraikitako indar-etxeek hornitzen dituzte, neurri handi batean, São Paulo eta Santos hirietako industrialdeetako indar-eskariak. Komunikabideei dagokienez, errepide, burdinbide eta autopista sare handiak lotzen ditu hiri nagusiak estatuko hiriburuarekin; São Paulokoaz gainera, badira beste aireportuak ere hiri handienetan.

Pertsonaia ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]