Edukira joan

San Giovanni dei Fiorentini

Koordenatuak: 41°53′58″N 12°27′54″E / 41.8995°N 12.46487°E / 41.8995; 12.46487
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Giovanni dei Fiorentini
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Koordenatuak41°53′58″N 12°27′54″E / 41.8995°N 12.46487°E / 41.8995; 12.46487
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1523
Izenaren jatorriaJoanes Bataiatzailea
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaErromako elizbarrutia
IzenaJoanes Bataiatzailea
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
Kontaktua
Helbideapiazza dell'Oro - Roma
Webgune ofiziala

San Giovanni dei Fiorentini Erromako basilika bat da, Ponte rionean kokaturik dagoena. Florentziako patroia den Joan Bataiatzailearen izenean sagaraturik dago, hortik datorkio izena. Erroman dagoen Florentziako komunitatearentzako erreferentziazko eliza da.

San Pantaleon eliza zaharra zegoen tokian eliza berria eraiki behar zela erabakita Florentziako Medici familiakoa zen Leon X.a Aita Santuak proiektu lehiaketa bat antolatu zuen 1518an. Garaiko arkitekto onenek hartu zuten parte eta Jacopo Sansovinok irabazi zuen baina eraikuntza lanak Antonio da Sangallo Gazteak eta Giacomo della Porta gidatu zituzten 1583 eta 1602 artean[1].

Hasiera batean oin zentralizatua ardatz bazuen ere gurutze latindarra hartu zuten oinarri. 1602an Carlo Maderno arkitektoak hartu zuen kupula egiteko ardura eta eliza 1620an gelditu zen itxuratuta.

1634an Pietro da Cortona arkitekto barrokoak aldare nagusia eraiki zuen[2] [3]eta Alessandro Galileik diseinaturiko aurrealdea bukatzeko beste 100 urte behar izan ziren, 1734an amaitu baitziren lanak[4].

Koroa Francesco Borromini arkitektoak diseinatu zuen eta 1669an bere bazkidea zen Ciro Ferrik amaitu zuen, Borromini 1667an hil baitzen[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Planet, Lonely. «Basilica di San Giovanni Battista dei Fiorentini in Rome, Italy» Lonely Planet (Noiz kontsultatua: 2018-04-28).
  2. Blunt, Anthony. (1982). Guide to Baroque Rome. Granada, 51 or..
  3. a b Merz, Jorg Martin. (2008). Pietro da Cortona and Roman Baroque Architecture. Yale, 87-91 or..
  4. Guide Rionali di Roma. , 16 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]