Santio belar
Itxura
Santio belar | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Malpighiales |
Familia | Hypericaceae |
Leinua | Hypericeae |
Generoa | Hypericum |
Espeziea | Hypericum perforatum |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | St. John's wort flowering top (en) eta St John's wort oil (en) |
Santio belarra edo milazuloa (Hypericum perforatum) Hiperikazeoen familiako belar landare zuzen adartsua da, 30-90 cm luzea, sortako lore horiak eta elkarren aurka antolatutako hosto txiki luzaranak dituena. Asiki-belarra izenaz ere ezagutzen da. Oso iparraldeko uharteetan izan ezik Europako beste lurralde guztietan hazten da, tontor eguzkitsuetan, sasi artean eta basoetako argi guneetan batez ere. Santio egunez baserrietako ate alboetan jarri izan da Euskal Herriko zenbait eskualdetan.[1]
Hiperforina duenez[2], sendabelar ezaguna da, ezaugarri antidepresibo, bakterio-kontrako eta antioxidatzaileak dituena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Klingauf, P; Beuerle, T; Mellenthin, A; El-Moghazy, SA; Boubakir, Z; Beerhues, L. «Biosynthesis of the hyperforin skeleton in Hypericum calycinum cell cultures» Phytochemistry 66 (2): 139-45. doi: . PMID 15652570..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |