Scala dei Turchi
Itxura
Scala dei Turchi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | lurmutur eta Natura 2000 sarea |
Azalera | 30 ha |
Eponimoa | Turkiar |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°17′24″N 13°28′22″E / 37.28993°N 13.47268°E |
Honen parte da | Natura 2000 |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Probintzia | Agrigentoko probintzia |
Scala dei Turchi (euskaraz: «Turkiarren eskailera») Sizilia hegoaldeko itsasertzean dagoen arroka eraketa bitxia da. Agrigentoko probintzian kokaturik dago[1] eta uharteko erakarpen turistikoetako bat da, Montalbano komisarioa telesailean agertu zenez geroztik batez ere[2]. Natura 2000 sarean dago[3].
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroan inguru haietan pirata sarrazenoen eta berebereen erasoak ugari izaten ziren, garai hartan guztiei turkiar esaten zieten. Inguru honetan haize-babeslekua aurkitzen zuten eta lehorreratzeko gunea ere bazen. Bestalde arroka egitura mailakatua da, eskailera itxura hartzen duena.
Geologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolore zurizko tupa harriz osaurik dago. Pliozeno epokan itsas hondoan pilatu ziren foraminifero plantonikoen pilaketaz eratu zren geruza zuriak[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Italieraz) «Scala dei Turchi» La Valle dei Templi (Noiz kontsultatua: 2024-07-07).
- ↑ (Italieraz) «Realmonte, La scala dei Turchi, Realmonte Podcast» Loquis (Noiz kontsultatua: 2024-07-07).
- ↑ «EUNIS -Site factsheet for Scala dei Turchi» eunis.eea.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2024-07-07).
- ↑ «Scala dei Turchi (AG)» www.geositidisicilia.it (Noiz kontsultatua: 2024-07-07).