Sergei Taneiev
Sergei Ivanovitx Taneiev (errusieraz: Серге́й Ива́нович Тане́ев; Vladimir, 1856ko azaroaren 25a[1] - Dioudkovo, Zvenigorod, 1915eko ekainaren 19a[2]) errusiar musikagilea, pianista, teorialaria eta pedagogoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Moskuko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak Nikolai Rubinstein eta Piotr Ilitx Txaikovskirekin. 1876-1877. urteetan Parisen izan zen, eta Gounod, Saint-Saëns, d'Indy, Fauré eta Duparc ezagutu zituen. 1878. urtean Moskuko Kontserbatorioko Harmonia eta Orkestratze irakasle izendatu zuten, eta, geroago, Pianoa eta Kontrapuntua irakatsi zituen. 1885-1889. urteetan Kontserbatorioko zuzendaria izan zen. Ikasle izan zituen, besteak beste, Scriabin eta Raxmaninoff. Bosten Taldeko musika abertzalearen aurka agertu zen.
Sei sinfonia, korurako lanak, harizko tresnetarako sei kuarteto, pianorako lanak eta Orestiada opera idatzi zituen, besteak beste.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 1856ko azaroaren 13a Juliotar egutegian
- ↑ 1915eko ekainaren 6a Juliotar egutegian
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sergei Taneiev |