Shayda (filma)
Shayda (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Estreinaldi-data | 2023ko urtarrilaren 20a |
Izenburua | Shayda |
Jatorrizko hizkuntza | persiera |
Jatorrizko herrialdea | Australia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 117 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Noora Niasari |
Antzezlea(k) | |
Zar Amir Ebrahimi Osamah Sami (en) Leah Purcell (en) Mojean Aria (en) Jillian Nguyen (en) Rina Mousavi (en) Lucinda Armstrong Hall (en) | |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
Shayda 2023ko Noora Niasari irano-australiar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shayda, bere senar Hossein eta alaba Monarekin, Irandik Australiara joan zen bizitzera, Hosseinek medikuntza ikasketak amaitu zitzan. Shayda mendebaldeko gizarteak ematen zion askatasun erlatiboan murgildu zen, eta Hosseinengandik independenteagoa bilakatu, besteak beste hijaba erabiltzeari utziz.[1]
1995. urtea da, lau urte igaro dira, eta, senarraren biolentziak bultzatuta, Shaydak dibortzioa eskatu du. Erasoak jasan dituzten emakumeentzako harrera etxe batean bizi da Mona alabarekin. Bertan topatuko ditu Vi, festarako beti prest dagoen emakumea; Cathy, beti umore txarrez dagoena; Renee, haur bat duena eta Shayda hura zaintzeko erabilgarri ikusten duena; Lara britainiarra, semea bi urtetan ikusi ez duena; eta Joyce, etxearen arduraduna.[1]
Hosseinek debekatua zuen alabarekin harremanetan jartzea, baina Monaren zaintzarako epaiketaren aurretik asteroko bisitak onartuko zaizkio; Shaydaren beldurrak eta kezkak areagotuko ditu horrek.[1]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zar Amir Ebrahimi: Shayda
- Selina Zahednia: Mona
- Osamah Sami: Hossein
- Leah Purcell: Joyce
- Mojean Aria: Farhad
- Jillian Nguyen: Vi
- Rina Mousavi: Elly
- Eve Morey: Lara
- Lucinda Armstrong Hall: Renee
- Bev Killick: Cathy
- Jerome Meyer: Pierre
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Emakume askoren istorioa» Berria 2024-06-26 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |