Edukira joan

Shimonosekiko hitzarmena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shunpanro pabilioia, hitzarmena sinatu zen lekua.

Shimonosekiko hitzarmena (japonieraz 下関条約, "Shimonoseki Jōyaku, txinera tradizionalez 馬關條約, txinera sinplifikatuz 马关条约 eta pinyinez Mǎguān Tiáoyuē), Txinak eta Japoniak 1895eko apirilak 17an sinatu zuten bake hitzarmen bat da, Lehen Txina-Japonia Gerrari amaiera eman ziona.

Hitzarmena, Shunpanro pabilioian sinatu zen, Japoniako Shimonoseki hirian, eta Qing dinastiako gobernu txinatarraren eta Japoniar Inperioaren arteko bake konferentziari amaiera eman zion, 1895eko martxoak 20an hasi zena.

Hitzarmenaren ondorio nagusiak, Taiwanen subirautza, Txinatik Japoniara pasatzea eta Koreako penintsulak japoniar protektoratu bat ezartzea izan ziren, non Txinak eragin guztia galtzen zuen.

Hitzarmenaren baldintzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitzarmenak, Lehen Txina-Japonia Gerrari amaiera eman zion Japoniaren mesedetan, gerraren garailea izan zena. Hitzarmen hartan, Txinak, Korearen independentzia onartu zuen, eta herrialde hari buruzko edozein aldarrikapeni uko egin zion; praktikan, Japoniaren eraginpean geratu zen Korea. Txinak, gainera, Japoniari eman zion Liaodong penintsula (geroago, Japoniak Errusiari eman behar izango zion), Jinzhou, Liaoning probintziako hegoaldeko muturra, Taiwan uhartea eta Penghu uhartedia. Lurralde galerez gain, Txinak, Japoniari, 200 mila tael ordaintzeko betebeharra hartu zuen (garai horretako 150 milioi dolar), eta zenbait portu eta ibai, nazioarteko merkataritzari irekitzea onartu zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]