Silvia Intxaurrondo
Silvia Intxaurrondo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Barakaldo, 1979ko urriaren 24a (45 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea Madrilgo Unibertsitate Autonomoa |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Silvia Intxaurrondo Alcaine (Barakaldo, Bizkaia, 1979ko urriaren 24a - ) euskal kazetari eta telebista-aurkezle barakaldarra da. 2023an aurkezle onenaren Ondas saria eta Euskal kazetarien saria jaso du, baita urrezko minutuaren saria ere.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa Santurtzin igaro zuen. Kazetaritzan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean eta Arabiar Filologian Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Azken Unibertsitate horretan Arabiar Ikasketen eta Islamiar Garaikideen Masterra egin zuen, nazioarteko informazioan espezializatua dago.
Jarduera profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ibilbide profesionala goizeko Hoy por hoy saioan hasi zen, Iñaki Gabilondo kazetariak Cadena SER irrati-katean aurkezten zuen irratsaioan eta lau urtez egon zen.[1]
Ondoren, 2005ean, CNN+ telebista-kateko albistegiak aurkezten egon zen. 2006-2007 denboralditik Cuatro telebista-kateko Noticias Cuatro 2 albistegia aurkeztu zuen Iñaki Gabilondorekin.[1]
2010eko otsailaren 8tik abenduaren 23ra CNN+-en izan zen, Hoy izeneko uneko berri-saioa aurkezten. 2011tik 2012ko ekainera arte, Kolonbiako W Irratiaren (PRISA taldearen katea) lan-mahaian egon zen goizetan, Julio Sánchez Cristorekin batera.
2012ko irailaren 3tik 2013ko maiatzaren 20ra bitartean, SER kateko Hoy por hoy saioaren zuzendariorde aritu zen. Etapa berri horretan, Pepa Bueno eta Gemma Nierga aurkeztu zituen, ama izan baino lehentxeago.
2014ko urtarriletik 2014ko abendura ETB2 euskal kanal autonomikoaren ETB hoy eguneroko albiste-saioan jardun zuen. 2015eko urtarriletik 2015eko apirilera, astero aurkeztu zuen ETB2n ¡Por fin, viernes!
2015eko irailean, Cuatrora itzuli zen, eta aktualitateko asteko eztabaida-saioaren ardura hartu zuen: Un tiempo nuevo.
2017ko irailetik Telemadriden Telenoticias Fin de Semana zuzendu eta aurkeztu zuen.[2][3] 2018ko urtarriletik 2018ko apirilera, lan hori eta La 1 katean Desaparecidos saioa bateratu zituen.[4]
2021eko uztailaren 30ean, La 1 katearekin fitxatu zuen La hora de La 1 aurkezteko, eta, hala, Telemadriden ia lau urte eman ondoren,Telenoticias Fin de Semana aurkezteari utzi zion.[5][6][7]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Intxaurrondo bi umeren ama da.[8]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista-programak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Saioa | Katea | Lana |
---|---|---|---|
2005 - 01/2010 | Noticias Cuatro | Cuatro | Aurkezlea |
01/2010 - 12/2010 | Hoy | CNN+ | Aurkezlea |
2014 | ETB hoy | ETB2 | Aurkezlea |
2015 | Un tiempo nuevo | Cuatro | Aurkezlea |
2015 | Por fin, viernes | ETB2 | Aurkezlea |
2016 | Cuando ya no esté | #0 | Analista[9] |
2017 - 2021 | Telenoticias Fin de Semana | Telemadrid | Zuzendaria/ Aurkezlea |
2018 | Desaparecidos | La 1 | Aurkezlea |
2021 - actualidad | La hora de la 1 | La 1 | Zuzendaria/Aurkezlea |
Irratsaioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Egitaraua | Katea | Papera |
---|---|---|---|
2002 - 2005 | Hoy por hoy | SER katea | Erredaktorea |
2011 - 2012 | La W | W Radio (Kolonbia) | Aurkezlea |
2014 | Hoy por hoy | SER katea | Zuzendariordea |
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Telebista Nazionaleko Ondas saria, "AURKEZLERIK ONENA" kategoria, "Goizetan alternatiba sendo bat planteatzeagatik. Kazetaritzan jarduteko modu batean irauteagatik eta galdera egokien garrantzia azpimarratzeagatik, goizeko zerrenda zailean leku bat egiteagatik." (2023)[10][11]
- Euskadiko Irrati eta Telebistako Profesionalen Elkartearen Airean Sariak, “Urrezko minutua” kategoria.[12] (2023)
- Euskal Kazetarien Elkartearen eta Kazetarien Euskal Elkargoaren "Euskal Kazetariak" saria, "Kazetarien Euskal Elkargoaren lanarengatik, bai Euskadin bai nazioartean".[13] (2023)
- Cádizko Prentsa Elkartearen eta Cajasol Fundazioaren Komunikazioaren Agustin Merello saria, "kazetaritzak gizarte eztabaida demokratikoan ezinbesteko zerbitzu publiko eta tresna gisa duen garrantzia frogatzeagatik".[14][15] (2023)
- Madrilgo Udaltzaingoaren Merituaren Gurutzea.[16] (2021)
- XVIII. Madril Sariak, ‘Filomena’ ekaitz denboralea zela eta, Madrilgo Radio Televisiónemandako informazio-estalduragatik.[17] (kolektiboa, 2021)
- Telemadrid-eko informazio-zerbitzuetarako programa autonomiko onenaren Iris saria.[18] (kolektiboa, 2020)
- Madrilgo Komunitateko ‘Historia egiten’ saria.[19] (2020)
- Albistegietako aurkezle onenaren Iris sarirako izendapena.[20] (2019)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «La vida secreta de Silvia Intxaurrondo, flamante Premio Ondas 2023: deportista, madraza y muy celosa de su intimidad» Mujer Hoy 2023-10-19 (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ Silvia Intxaurrondo llega a Telemadrid como presentadora de Telenoticias Fin de Semana. 28 de julio de 2017.
- ↑ (Gaztelaniaz) Encabo, Alba Martín Lozano, Ignacio. (2021-02-19). «La periodista de Telemadrid que irritó a Ayuso: "No tengo rencillas con nadie"» El Independiente (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ TVE estrena el miércoles Desaparecidos: "Vamos a crear un referente de respeto". 17 de enero de 2018.
- ↑ RTVE ficha a Silvia Intxaurrondo, presentadora de Telemadrid, para sustituir a Mónica López en La Hora de La 1. 30 de julio de 2021.
- ↑ (Gaztelaniaz) González, Vanesa. (2021-08-27). «Confirmado: Marc Sala y Silvia Intxaurrondo, nueva pareja de 'La hora de La 1'» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Silvia Intxaurrondo, el lado más personal de la sustituta de Mónica López en 'La Hora de La 1'» ELMUNDO 2021-08-02 (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ «Silvia Intxaurrondo, el lado más personal de la sustituta de Mónica López en 'La Hora de La 1'» El Mundo.es 2 de Agosto del 2021.
- ↑ Sevilla, Diario de. (2016-03-16). «Iñaki Gabilondo reaparece en #0 con 'Cuando yo no esté'» Diario de Jerez.
- ↑ Premios Ondas. (18/10/2023). Los premios 2023 / Silvia Intxaurrondo. .
- ↑ David Justo, Cadena SER. (18/10/2023). Silvia Intxaurrondo gana el Premio Ondas a mejor presentadora. .
- ↑ eldiario.es. (04/10/2023). Silvia Intxaurrondo, galardonada por los profesionales vascos de radio y TV. .
- ↑ La Federación de Asociaciones de Periodistas de España (FAPE). (19/10/2023). Fallados los Premios Periodismo Vasco 2023. .
- ↑ Diario de Cádiz. (22/09/2023). La periodista Silvia Intxaurrondo, reconocida con el XXXII premio Agustín Merello en Cádiz. .
- ↑ «Silvia Intxurrondo gana el premio Agustín Merello de la Comunicación» La Vanguardia 2023-09-22.
- ↑ Telemadrid. (2021-06-24). «La Policía Municipal premia a Silvia Intxaurrondo y a los Informativos de Onda Madrid» Telemadrid.
- ↑ Méndez, Marcos. (2021-01-11). «Silvia Intxaurrondo, más de 17 horas en directo en Telemadrid con Filomena: "Ha sido emocionante"» Vertele.
- ↑ Telemadrid. (2020-12-11). «Los Servicios Informativos de Telemadrid reciben el Premio Iris al Mejor Programa Autonómico» Telemadrid.
- ↑ Telemadrid. (2020-03-06). «Silvia Intxaurrondo, premio 'Haciendo Historia' de Madrid: "Estoy al frente de uno de los mejores equipos"» Telemadrid.
- ↑ «Estos son los nominados a los Premios Iris de la televisión» La Vanguardia 2019-11-18.