Space opera
Space Opera zientzia-fikzio barruan dagoen azpigeneroa da. Berez, betiko abenturazko narrazio epikoak dira baina espazioan edota etorkizunean kokatuta.[1] Bere ezaugarri gehienak, bi horietatik eta teknologiari egiten zaion erreferentzietatik kanpo, abentura eleberrienak dira: gaiztoen eta heroien arketipoak, izar-bidaiak, inperio-galaktikoak, gertaera erromantikoak... Azpigenero hau, literaturatik kanpo, zineman, komikietan eta bideo-jokoetan asko landu da.
Kontzeptua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontzeptua lehen aldiz Wilson Tuckerrek erabili zuen, 1941ean, modu peioratiboaz. Dena dela, lehenengo Space Operak 1930. hamarkadakoak dira.[2] "Opera" hitzak ez du inongo loturarik musikaren kontzeptuarekin. Ingelesezko Soap opera edo "xaboizko lana" terminoekin egindako hitz-joko bat da, baizik. Soap operak batez ere emakumeei eta etxekoandrei zuzendutako melodramak ziren. Hitz joko bera erabiliz Zaldi opera sortu zuten: western errepikakorrak eta klixez beterikoak. Azkenik, Space opera sortu zen, mespretxuzko zentzuarekin.[3]
Spacio Operan, bereziki, zientzia fikziozko gerra espaziala nabarmentzen da, abentura espazial melodramatiko eta arriskutsuen eta zaldun erromantikoen presentziarekin. Narrazio gehienak kanpoko espazioan girotuta daude, eta aurrerapen teknologiko eta sozialak erakusten dituzte (edo horien falta): argia baino bidaia azkarragoekin, arma futuristekin eta teknologia sofistikatuarekin, inperio galaktikoetan. Izarrarteko gerren atzean Estralurtarrekin, fikziozko galaxiak agertzen dira baita ere.
Adibide ospetsuak literaturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Isaac Asimov: Fundazioaren saila, 1942-1993.
- Frank Herbert: Dune, 1965.
- Orson Scott Card: Ender's Game, Enderren sagaren lehen liburua, 1985-2008.
- Arthur C. Clarke: 2001: A Space Odyssey
Space opera zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alien saila.
- Stanley Kubrick: 2001: A Space Odyssey
- David Twohy: The Chronicles of Riddick
- George Lucas: Star Wars
- Gavin Hood: Enderren jokoa
- Gene Roddenberry: Star Trek
- Stargate frankizia
- Luc Besson: The Fifth Element
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andrew Stanton: WALL-E, 2008.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://cabaltc.com/space-opera/
- ↑ https://lasherramientasdelescritor.com/opera-espacial/#:~:text=La%20%C3%B3pera%20espacial%20(space%20opera,espacio%E2%80%A6%20y%20del%20ser%20humano
- ↑ https://lasherramientasdelescritor.com/opera-espacial/