Edukira joan

Splinternet

Wikipedia, Entziklopedia askea

Splinternet (split (zatitua) eta internet ) edo Interneten balkanizazioa bezala ere ezaguna, Interneten ezaugarritze bat da eta hainbat faktoreren ondorioz (teknologia, merkataritza, politika eta abar.) Interneterako sarbidearen zatikatzean datza, honek World Wide Web-en unibertsaltasunari mugak jarri eta sarean agertoki berriak sortzen dituelarik.[1] Txina eta bere Suebaki Handia da kasurik ezagunena herritarrek beren gobernuak egokitzat jotzen ez dituen edukiak eta zerbitzuak eskuratzea saihesten duena baina munduan zehar gero eta ugariagoak dira halako saiakerak.[2]

2008an hasi zen erabiltzen terminoa. Splinternet eskualdeka banatutako Internet da, sarbide-pasaporteak eta arau espezifikoak eskatzen dituenak. Interneten jatorrizko diseinuaren kontrakoa da. Izan ere, bere jatorri militarrean, Internet sare bateko bi puntu interkonektatzeko gai zen sare bat izateko diseinatua izan zen, sareak jasan zezakeen kaltea alde batera utzita. Unibertsitateak eta, ondoren, ia gainerako guztia barne hartuta, Internet informazio-sare global bihurtu zen, eta bertan era guztietako komunikazioa eta informazioa isurtzen zen, ia inolako mugarik gabe, mugei batere erreparatu gabe: idatzita zegoen hizkuntza ulertuz gero, edozein eduki eskura zitekeen.[2]

Splinternet munduan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XXI. mendearen hasieran, Ipar Koreak, Interneteko protokolo berberetan oinarrituta, bere intranet nazionala, Kwangmyong, eraiki zuen, erabilera publikorako doako zerbitzu bat, Ipar Koreako herritar gehienentzat eskuragarri dagoen sare bakarra eta gobernuaren monitorizazioarekin. Txinako sistemak, jardueraren erabateko monitorizazioa eta zentsurari esker, kontrol sozial zorrotza du, eta disidente arriskutsutzat jotzen du behar ez duena eskuratzen saiatzen dena, VPN gehienak legez kanpokoak dira herrialdean, eta kanpo-jarduera duten konpainiak permisibitate kontrolatuko eremu batean jarduten dute, oro har. Horri esker nazioarteko lehiakideak Txinatik kanpo mantentzen ditu eta, Txinako merkatu izugarrian hazi eta nazioartean hedatzeko estrategia sendoak planteatu. Errusiak sareko hornitzaile guztiak behartzen ditu euren datuak herrialdean gordetzera, eta iragarri du sistema bat prest duela saretik erabat deskonektatzeko eta bere bertsio propioa erabiltzeko. Europak, Internetek nola funtzionatu behar duen eman nahi duten legeekin, gero eta zerbitzu hornitzaile gehiago uzten ditu kanpoan, bere baldintzak betetzeko asmorik ez dutenak.[2] 2020an AEBn, Trumpen Administrazioak 'Clean Network' (Sare Garbia) izeneko plan teknologikoa aurkeztu zuen Estatu Batuetako teknologia eta telekomunikazio azpiegiturak, herritarren pribatutasuna, eta enpresen informazio sentikorrena babesteko etsaien mehatxuetatik, batez ere Txinatik.[3][4][5][6]

Internet Sozietate erakundeak ohartarazi duenez, zuzenean Interneten esku hartu nahi duten gobernuen joera horren ondorioz, epe laburrean onura politikoak bilatzen dira, epe luzera izan dezakeen kaltea kontuan hartu gabe. Internet azpiegitura globala da eta sareak beren borondatez konektatzen dira agintaritza zentralik gabe, arkitektura horrek eragin duelarik Interneten arrakasta. Splinter programak martxan jartzeak Interneteko trafiko handia hirugarren herrialdeetara joatera behartuko duela adierazi du erakundeak, datuek zeharkatu behar dituzten distantziak handituz, Interneteko trafikoa zaintzeko eta manipulatzeko potentziala areagotuz eta, aldi berean, mozketak izateko arriskua areagotuz. Eta, gainera, Interneteko kostuak handitzea ekarriko dute. Joera honen ondorioz interneten lankidetzaren onura handiak emateko duen gaitasuna, irismen globala eta hazkunde ekonomikoa arrisku larrian egongo dira.[3][7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Conocimientos generales: ¿Qué es Splinternet? – Seguridad de la información» www.uv.mx (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «Entendiendo la “splinternet”: ¿puede el mundo ser global?» El Español 2020-07-22 (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
  3. a b (Gaztelaniaz) Crusafon, Carmina. (2020-09-04). «¿Internet global o fragmentada?: estado de la cuestión» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
  4. (Ingelesez) «Is the US about to split the internet?» BBC News 2020-08-06 (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
  5. (Ingelesez) «No such thing as the internet» BBC News 2020-10-19 (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
  6. (Ingelesez) «TikTok, Huawei and the ‘Splinternet’» The New York Times 2020-08-18 ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
  7. (Frantsesez) «Tech 24 - "Splinternet" : halte à la fragmentation du web !» France 24 2020-09-11 (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]