Edukira joan

Stentinello

Koordenatuak: 37°06′50″N 15°14′26″E / 37.11389°N 15.24056°E / 37.11389; 15.24056
Wikipedia, Entziklopedia askea
Stentinello
Stentinelloko txabolak finkatzeko zuloak
Datuak
Herrialdea Italia
Eskualdea Sizilia
Free municipal consortiumFree Municipal Consortium of Syracuse
Italiako udalerriSirakusa
Eskualdea Sizilia
Koordenatuak37°06′50″N 15°14′26″E / 37.11389°N 15.24056°E / 37.11389; 15.24056
Map
Luzera180 metro
Zabalera200 metro
Historia
Garaia(k)Neolitoa K.a. VI. milurtekoaren erdian
KulturaStentinelloko kultura
Indusketa
Indusketa datak1890
ZuzendariakPaolo Orsi
Bisitagarriabai

Stentinello Neolitoko herrixka bat da, Sirakusako iparraldean kokaturik. Stentinelloko kulturaren eponimoa da. K.a. V. milurtekoa izanik, Castellaro Vecchioko kulturaren garaikidea da (Eoliar uharteetan) baita Maltako Ghar Dalam kulturakoa ere. Horren aldaera da Kronioko kultura, mendebaldeko Sizilian.

Izen bereko herrixkaren eraikin errektangularrak ezagutzen ditugu, haitzean induskatutakoak eta 180 x 200 metroko espazio obalantzeko bat eratzen dutenak. Kultura honen ehorzketak, (Stentinellon ez dira aurkitu baina bai Siziliako beste toki batzuetan) hobaloak zirenaitzetan induskatutako eaktnonrpuak kokoriko jartzen zirbaiten.

Lanabesak sukarriz eta obsidianaz egin ziren, bereziki igitai errektangularrak. Hezurrezko lanabesak (eztenak, orratzak, espatulak) eta zeramika aurkitu dira ere. Pitxerrek, beltzak edo beste kolore ilunekoek, ia beti grabatu konplexuak edo geometrikoak dituzte, oso gutxitan antropomorfikoak.

Ekonomia zerealetan oinarritzen zen, garian gehienbat (Triticum Monococin, Triticum dicoccum); garagarrean (Triticum Ordea); mertxikan eta molusku bilketan.

Tokia, zenbait urtez abandonaturik dagoenez, zaila da aurkitzea hesiak eta panelak ez daudelako. Herrixkaren tokia nabari daiteke, baina txabolak eusteko zuloak ez dira erraz aurkitzen, berezko landaredia dela eta. Tokiak ere, industriagune baten ondoan dagoenez, balio historikoa galdu du.

  • Luigi Bernabò Brea, La Sicilia prima dei Greci, Il Saggiatore, Milano, 1958.
  • Paolo Orsi (1890): Stazione neolitica di Stentinello, 1890
  • Istituto italiano di preistoria e protostoria: Atti della XXXVII Riunione scientifica: preistoria e protostoria della Calabria : Scalea, Papasidero, Praia a Mare, Tortora, 2002ko irailaren 29tik urriaren 4 arte, 1. liburukia, 2004.
  • TINÉ, S. (1961):Notizie preliminari su recenti scavi nel villaggio neolitico di Stentinello, Archivio Storico Siracusano, argitalena

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stentinelloko kultura

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]