Stephan Lipke
Stephan Lipke | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2024ko irailaren 12a - Elizbarrutia: Novosibirskeko Antzaldatzearen elizbarrutia
2024ko irailaren 12a - ← Jorge Pierozan (en) Elizbarrutia: Diocese of Arena (en)
2020ko martxoaren 12a - ← Igor Kovalevsky (en) | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Essen, 1975eko abenduaren 31 (48 urte) | ||||||
Herrialdea | Alemania Errusia | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Bonngo Unibertsitatea Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea Tomskeko Estatu Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | alemana errusiera ingelesa tagaloa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa, unibertsitateko irakaslea eta maisu/maistra | ||||||
Lantokia(k) | Tomsk | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Stephan Lipke (errusieraz: Штефан Липке; Essen, 1975eko abenduaren 31) alemaniar-errusiar elizgizon jesuita da. Novosibirskeko Antzaldatzearen elizbarrutiko apezpiku laguntzailea da 2024az geroztik.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stephan Lipke Essenen jaio zen 1975eko abenduaren 31n[1]. Filosofia eta teologia ikasi zituen Bonneko Unibertsitatean eta 2000n lizentziatu zen[2]. Gainera, Koloniako apaizgaitegian eta Erromako Unibertsitate Gregoriano Pontifikalean ikasi zuen[1][3]. 2001eko ekainaren 10ean diakono ordenatu zuten, eta 2002ko ekainaren 7an apaiztu zen[2].
2006ko irailaren 24an Jesusen Lagundian hasi zuen nobiziotza. 2008ko irailaren 14an lehen botoak eman zituen[2], eta 2019ko maiatzaren 18an betiko botoak[1][3].
Koloniako eta Municheko parrokietan jardun zuen[1][4], non, besteak beste, helduei kristau-ikasbidea irakatsi zien. 2011n Tomskera bidali zuten. Han eskola katoliko batean irakatsi zuen, eta 2014tik 2017ra bertako parrokian zerbitzatu zuen[2]. 2017an, hautagai-tesia defendatu zuen Tomskeko Estatu Unibertsitateko filologia fakultatean[2][5].
2018ko apirilaren 2an, Moskuko San Tomas institutuko errektore izendatu zuten[4]. Horrez gain, Errusiako Herrien Adiskidetasunaren Unibertsitatean[1] eta San Filareto institutu ortodoxoan irakatsi du[6].
2020az geroztik, idazkari kargua du Errusiako apezpiku-konferentzia katolikoan[1].
2024ko irailaren 12an, Frantzisko aita santuak Arenako apezpiku titular eta Novosibirskeko Antzaldatzearen elizbarrutiko apezpiku laguntzaile izendatu zuen[1][3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f g (Errusieraz) «В Новосибирске – новый вспомогательный епископ» Vatican News 2024-09-12 (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
- ↑ a b c d e (Polonieraz) «Nowy biskup z Prowincji Wielkopolsko-Mazowieckiej Towarzystwa Jezusowego» Jezuici 2024-09-12 (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
- ↑ a b c (Italieraz) «Nomina del Vescovo Ausiliare della Trasfigurazione a Novosibirsk (Federazione Russa)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2024-09-12 (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
- ↑ a b (Alemanez) «Stephan Lipke SJ» Jesuiten in Zentraleuropa (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
- ↑ (Errusieraz) «Липке Штефан» Институт Св. Фомы (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
- ↑ (Errusieraz) «Священник Штефан Липке» Свято-Филаретовский институт (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).