Tanta hotz
Depresio askatua edo tanta hotza[1], meteorologian, atmosferaren goialdean eratzen den aire beroagoarekin inguratutako aire hotzezko masa handia da, goragoko aire hotzezko korrontetik (jet korrontetik) bereizi dena. Gaztelaniazko DANA terminoa (Depresión Aislada en Niveles Altos, "Goi Mailetako Depresio Isolatua") ere hedatzen ari da fenomeno hori izendatzeko[2].
Gehienetan ez zaio azaleko mapetan antzematen. Ezegonkortasun handia sortzen du: tenperatura bat-batean jaitsarazten du, eta haize eta prezipitazio bortitzak eragiten ditu. Urteko fenomeno meteorologiko bat da, udazkenaren hasierarekin eta udaberriarekin batera mendebaldeko Mediterraneoan gertatzen dena. Bereziki, Espainian esperimentatzen da, eta, zehazkiago, ekialdeko kostaldean eta Balear Uharteetan, nahiz eta haren ondorioak barrualdean ere senti daitezkeen. Beste latitudetan ere, adibidez Sierra Nevada de Santa Marta inguruan, antzeko fenomenoak gertatzen dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm. (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Zer hondamendi natural gertatu dira euskal herrian – hondamendinaturala.eus. 2024-01-29 (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |