Teuvo Aura
Teuvo Ensio Aura (Ruskeala, 1912ko abenduaren 12a – Helsinki, 1999ko urtarrilaren 11) finlandiar politikaria izan zen. Finlandiako lehen ministroa izan zen 1970ean eta 1971tik 1972ra.
Hasieran Alderdi Progresista Nazionaleko kide izan zen, eta hura desegin ondoren, Liga Liberaleko buruetako bat izan zen. 1965ean Ligak bat egin zuen Alderdi Popularrarekin Alderdi Liberal Popularra osatzeko.
Barne ministroa izan zen Vieno Johannes Sukselainenen gobernuan 1957an. Urho Kekkonenen gobernuetan Merkataritza eta Industria ministro (1950-51 eta 1953) eta Justizia ministro (1951) izan zen. Gainera, Helsinkiko alkate izan zen 1968tik 1979ra.
Lehen ministro izan zen 1970eko maiatzaren 14tik uztailaren 15era eta 1971ko urriaren 29tik 1972ko otsailaren 23ra.