The Exorcist (filma)
The Exorcist (euskaraz: «Exorzista» edota «Etsai-kentzailea») 1973ko William Friedkin estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Filma honetan honako aktore hauek antzeztu zuten: Ellen Burstyn, Max von Sydow, Lee J. Cobb, Kitty Winn, Jack MacGowran, Jason Miller, Linda Blair eta Mercedes McCambridge.
Filmaren gidoigilea William Peter Blatty izan zen, berak 1972an idatzitako The Exorcist eleberriaren zinemarako egokitzapena izan zelarik. Bertan, hamabi urtetako Regan MacNeil neskatoaren deabrutzea eta ongorengo exorzismoa azaltzen da.
Hamabi Oscar Sarietarako izendatua egon zen, azkenik haietako bi irabazi zituelarik: Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (William Peter Blatty) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Robert Knudson eta Chris Newman). Hiru Urrezko Globo Sari ere irabazi zituen: Emakumezko Bigarren Aktore Onena (Linda Blair), Zuzendari Onena (William Friedkin) eta Gidoi Onena (William Peter Blatty).
Bestalde, Mike Oldfield musikagilearen Tubular Bells abestiko piano solo kitzikagarria filma honetako ikur eta doinu ospetsua bilakatu zen.
Jarraipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak sekulako arrakasta izan zuenez ondorengo urteetan jarraipenak izan zituen: Exorcist II: The Heretic (1977), The Exorcist III (1990), Exorcist: The Beginning (2004) eta Dominion: Prequel to the Exorcist (2005).
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1949. urtea, Washington Hirian telebistako aktorea den Chris MacNeil-ek (Ellen Burstyn) bere alaba Regan-ekin (Linda Blair) erabat kezkatua dago, maiz espasmoak, naturaz gaindiko indarra eta airean esekitzeko gaiatasuna erakusten baiditu.
Mediku eta psikiatra ugariren azterketek ezer topatzen ez dutenez, amak bere alabaren gaitza fisikoa edo psikikoa baino arimakoa delako ustea areagotuz doa. Honela Aita Merrin etsai-kentzailea (Max von Sydow) eta Aita Karras (Jason Miller) laguntzaileak neskatoaren exorzismoari ekin eta Pazuzu deabruaren menpe dagoela jakingo dute.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ellen Burstyn: Chris MacNeil
- Max von Sydow: Aita Merrin
- Lee J. Cobb: Tinent Kinderman
- Kitty Wynn: Sharon Spencer
- Jack MacGowran: Burke Dennings
- Jason Miller: Aita Karras
- Linda Blair: Regan Theresa MacNeil
- William O'Malley: Aita Dyer
- Mercedes McCambridge: Pazuzu deabruaren ahotsa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Exorcist filmaren webgunea (Ingelesez)
- The Exorcist filmaren iragarkia ikusgai (Ingelesez)
- The Exorcist filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1973ko filmak
- William Friedkinek zuzendutako filmak
- William Peter Blattyk idatzitako filmak
- Ellen Burstynek antzeztutako filmak
- Max von Sydowek antzeztutako filmak
- Lee J. Cobbek antzeztutako filmak
- Kitty Winnek antzeztutako filmak
- Jack MacGowranek antzeztutako filmak
- Linda Blairrek antzeztutako filmak
- William O'Malleyk antzeztutako filmak
- Peter Mastersonek antzeztutako filmak
- William Peter Blattyk antzeztutako filmak
- Rudolf Schündlerrek antzeztutako filmak
- Jason Millerrek antzeztutako filmak
- Eileen Dietzek antzeztutako filmak
- William Peter Blattyk ekoitzitako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- The Exorcist
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Soinu onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Aktoreei buruzko filmak
- Telekinesiari buruzko filmak
- Latinezko filmak
- Washington Hirian girotutako filmak
- Film dramatiko onenaren Urrezko Globo saridunak
- Lizunkeriari buruzko eztabaidak filmetan
- Ama-alaben harremanei buruzko filmak
- Beldurrezko filmak
- 1949an girotutako filmak