Theo Adam
Theo Adam | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dresden, 1926ko abuztuaren 1a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Dresden, 2019ko urtarrilaren 10a (92 urte) |
Hobiratze lekua | Loschwitz Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kreuzschule (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria, unibertsitateko irakaslea, musikagilea eta errealizadorea |
Enplegatzailea(k) | Hochschule für Musik Carl Maria von Weber (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia Sächsische Akademie der Künste (en) |
Ahots mota | baritono baxua |
Musika instrumentua | ahotsa |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Theo Adam (Dresden, 1926ko abuztuaren 1a - ibidem, 2019ko urtarrilaren 10a) alemaniar abeslaria izan zen, baxua.
Bere jaioterriko elizako koruan hasi zituen musika-ikasketak, 10 urte zituela. Lehen Mundu Gerraren ondoren Alemaniako Errepublika Demokratikoa izango zen partean gelditu zen, eta eskola-maisu gisa lan egiten zuen bitartean, Rudof Dittrichekin jarraitu zuen kantua ikasten. Hogeita hiru urte besterik ez zituela kantatu zuen lehen aldiz bere hiriko opera-antzokian. Gero, Alemania Federalean, Hans Knappertsbuchek baritono heroikoen errepertorioari ekitea gomendatu zion, eta arrakasta handia izan zuen Wagnerren pertsonaiak interpretatuz, hala nola Parsifaleko Amfortas, Nibelungoen Eraztuna laneko Wotan, edota Holandar alderraia obrako protagonista.
1952. urtean hasi eta urtero parte hartu izan du Bayreutheko Wagnerren jaialdian; ospe handia hartu zuen Wagnerren interprete gisa. Arrakasta handia izan zuen baxu-bufo paperetan, eta baita XX. mendeko operetan ere, Alban Bergen Wozzecken, Cehraren Baalen eta Sutermeisteren Berenger Erregean, besteak beste. Bere errepertorioan izan zituen, gainera, Mozarten Don Giovanniko protagonista, Verdiren Don Carloko Filipe II, Beethovenen Fidelioko Don Pizarro, Weberren Der Freischützeko Caspar, Schuberten opera urrietako batzuk, eta abar. 1972. urtetik aurrera, interprete-jarduna gutxitu ahala, eszena-zuzendari moduan ere aritu izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Theo Adam |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.