Edukira joan

Ticino

Koordenatuak: 46°19′N 8°49′E / 46.32°N 8.82°E / 46.32; 8.82
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ticino
 Suitza
Administrazioa
Izen ofizialaTicino
Estatu Suitza
ISO 3166-2CH-TI
HiriburuaBellinzona
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak46°19′N 8°49′E / 46.32°N 8.82°E / 46.32; 8.82
Azalera2.812,15 km²
MugakideakGrisonia, Uri kantonamendua, Valais kantonamendua, Piemonte, Lombardia, Comoko probintzia, Vareseko probintzia eta Verbano-Cusio-Ossolako probintzia
Punturik altuenaRheinwaldhorn (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria353.343 (2018ko abenduaren 31)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea125,65 bizt/km²
Hizkuntza ofizialaitaliera
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
MatrikulaTI
ti.ch

Ticino (alemanez Tessin) Suitzako hegoaldean dagoen kantonamendua da, italierazko hiztunak nagusi dituena. Hiriburua Bellinzona da.

Alpe mendiek hartzen dute kantonamendua eta, San Gotardoko tunelari esker (28 km), Italiaren eta Suitzaren arteko komunikabide garrantzitsuenetako bat da. Iparraldea oso menditsua da eta hegoaldean, zelaiagoa eta epelagoa baita, bizi dira ia biztanle gehienak. Ticino ibaia igarotzen da handik, eta hego eta hego-mendebaldeko eskualdeetan Luganoko eta Maggiore aintzirak daude. Laborantza (garia, garagarra, patatak, fruitu arbolak, tabakoa, mahatsa), abere hazkuntza (behi azienda) eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak.

Iparraldean Uri eta Grisonia kantonamenduak, hegoaldean Lonbardia (Italia), ekialdean Grisonia eta Lonbardia berriro eta mendebaldean Piemonte (Italia) eta Valais kantonamendua mugakide ditu.

Ticino kantonamendua ondorengo barrutiek osatzen dute:

Hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milango dukearen mende zegoen XIII. mendean baina suitzarrek konkistatu zuten 1403-1516 urteetan. 1803. urtean bihurtu zen kantonamendu.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]