Tintin Amerikan
Tintin Amerikan | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | Hergé | |||
Argitaratze-data | 1932 | |||
Izenburua | Tintin en Amérique | |||
Jatorrizko herrialdea | Belgika | |||
Argitaletxea | Le Petit Vingtième eta Casterman (en) | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | komikia | |||
Hizkuntza | frantsesa | |||
Telesaila | Tintinen abenturak | |||
Emanaldia | ||||
Hasiera-data | 1931ko irailaren 3a | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Fikzio-unibertsoa | Tintin universe (en) | |||
fr.tintin.com… | ||||
kronologia | ||||
|
Tintin Amerikan (frantsesez: Tintin en Amérique) Tintinen abenturen 3. bilduma da, Hergék idatzi eta marraztutakoa. Istorioaren lehen zatia Chicagon gertatzen bada ere, non protagonistak gangsterrei eta hiltzaileei aurre egiten dien, istorioa egilea bere haurtzaroan hainbeste txunditu zuen indiar herriaren ingurukoa ere bada. Tintinen komikien artean, benetako pertsona bat bere benetako izenarekin agertzen den bakarra da: Al Capone. Gainontzekoetan, benetako pertsonetan inspiratutako baina izena aldatutako pertsonaia batzuk agertzen dira.
Argitalpen ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abentura hau Le Petit Vingtièmen 1931ko irailak 3ko zenbakian argitaratzen hasi zen, urte bete baino gehiagoz hedatuz, asteko bi plantxako erritmoan. Tintin Kongon izeneko bildumaren eredua jarraituz, bildumaren kolorezko bertsioa, 1945ean berriz erabat marraztua izan zena, jatorrizkoarekiko nahiko leiala da. Beti bezala, Hergék, uneoro, irudien eraginkortasun narratiboa hobetzea bilatu zuen.
Kolorezko edizioan, egileak biñeta batzuk irauli zituen irakurleak errazago ulertzeko. Komikigile bezala lortu zuen esperientzia probestuz, Hergék bere gaztaroko komikietako akastzat jotzen zituenak aldatu zituen: askotan, galdera baten erantzuna galdera bera baino lehenago irakur zitekeen, edo pertsonaia bat orrialdearen ezkerraldera korrika egiten ikus zitekeen, hala, pertsonaia bere pausoetan atzera egiten ari zenaren itxura emanez. Tintinen lehen bilduma guztietan bezala, lanak jorratzen diren gaiei buruzko dokumentatze falta nabarmena erakusten du egilearen beranduagoko lanekin alderatuz. Hain zuzen ere, Hergé lanez lepo zegoen Le Petit Vingtièmen eta istorio honetako dokumentatze falta 1930eko hamarkadan Europan Amerikari buruz zeuden mitoekin ordezten du (gangsterrak, indiarrak, behizainak...).
1973an bilduma lehen aldiz argitaratu zen Estatu Batuetan argitaratzaileek agindutako eduki aldaketekin, atzean agertzen diren azal beltzeko pertsonaia batzuk ezabatuz, azal zuriko haur bat zaintzen ari den umezain beltz bat kasu, umezain hau emakume zuri bategatik aldatuz.
Istorioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Istorioak Tintinek Estatu Batuetan dituen abenturak kontatzen ditu. Estatu Batuetara iristen denean Al Caponeren gangsterrek bahitzen dute, nortzuk kazetari arriskutsutzat hartzen duten. Handik gutxira ihes egitea lortzen du eta beste gaizkile talde arriskutsu batzuei aurre egin beharko die.
Istorioaren bigarren zatian, indiarrekin dagoenean, bildumako eszenarik polemikoenetako bat agertzen da: estatubatuar soldaduek indiarrak baionetekin erasotzen dituzte hauen lurraldeetatik botatzeko petrolio putzu bat aurkitu ondoren. Eszena honen ondorioz, argitaratzaile gehienek Hergéri aldatzeko eskatu zioten.
Balorazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilduma honek westerna eta zine beltzaren arteko uztarketa bat dirudi. Hergéren lana oraindik gagez eta nahiko inozotasun adierazten duten elementuz betea dago; alabaina, Tintin Amerikan bilduman AEBetako indiarrek jasaten duten egoerari eta kapitalismoaren arlo batzuei buruzko kritika ere aurki daiteke.
2008ko apirilean azalaren akuarelazko jatorrizkoa 177.000 eurotara iritsi zen enkante batean, errekor bat bere garaian.
Aurrekoa Tintin Kongon |
Tintinen abenturak 1932 |
Ondorengoa Faraoiaren Zigarroak |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tintinen abenturak (Hergé) | ||
---|---|---|
Tintin sobieten herrialdean (1929) • Tintin Kongon (1931) • Tintin Amerikan (1932) • Faraioaren Zigarroak (1934) • Loto Urdina (1935) • Belarri Hautsia (1937) • Uharte Beltza (1938) • Ottokarren Zetroa (1939) • Urrezko hagindun karramarroa (1941) • Izar misteriotsua (1942) • Adarbakarraren sekretua (1943) • Rachkam Gorriaren altxorra (1943) • Kristalezko 7 bolak (1944) • Eguzkiaren Tenplua (1948) • Tintin urre beltzaren lurraldean (1950) • Ilargira bidean (1953) • Ilargian oinez (1953) • Tournesol auzia(1956) • Ikatz stocka (1958) • Tintin Tibeten (1959) • Castafioreren bitxiak (1962) • Sidneyrako 714 hegaldia (1967) • Tintin eta pikaroak (1976) • Tintin eta Alpha-Art |