Edukira joan

Toni Morrison

Wikipedia, Entziklopedia askea
Toni Morrison

(2010)
Robert F. Goheen Professor in the Humanities (en) Itzuli

1989 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakChloe Ardelia Wofford
JaiotzaLorain1931ko otsailaren 18a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSyracuse
Lorain
New York
Ohio
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaBronx2019ko abuztuaren 5a (88 urte)
Hobiratze lekuaSouth-View Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Harold Morrison (en) Itzuli  (1958 -  1964)
Familia
Hezkuntza
HeziketaLorain High School (en) Itzuli 1949)
Howard Unibertsitatea Artean graduatu
Cornell Unibertsitatea Arte-masterra
Hezkuntza-mailaHonorary Doctor of Letters (en) Itzuli
Arte-masterra
Artean graduatua
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, libretista, unibertsitateko irakaslea, poeta, haur literaturaren idazlea, audio-liburu kontalaria eta editore-laguntzailea
Enplegatzailea(k)Princetongo Unibertsitatea  (1989 -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakHenry Dumas (en) Itzuli, Zora Neale Hurston, Doris Lessing, James Baldwin, William Faulkner, Virginia Woolf eta Herman Melville
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Alpha Kappa Alpha
Genero artistikoaAfrican American literature (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

tonimorrisonsociety.org
IMDB: nm0607339 iTunes: 156380009 Musicbrainz: 6d1da69e-4274-4e5c-a975-89b2601358ac Songkick: 2354995 Discogs: 3344895 Find a Grave: 201875354 Edit the value on Wikidata

Toni Morrison —jaiotza izenez Chloe Anthony Wofford— (Lorain, Ohio, Ameriketako Estatu Batuak, 1931ko otsailaren 18a - New York, 2019ko abuztuaren 5a) ingelesezko eleberrigilea eta argitaratzailea izan zen, afro-amerikar literaturaren sustatzaile nagusietakoa. 1993an, Literaturako Nobel saria lortu zuen. Lanik ezagunenen artean The Bluest Eye. Beloved eta Song of Solomon ditu. Halaber, pentsalari eta ekintzaile feminista ere izan zen.

Howardeko Unibertsitatean eta Cornell Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Albanyko eta Princetongo unibertsitateetako irakasle izan zen, eta New Yorkeko argitaletxe bateko zuzendaria.

Gurasoak langile xumeak ziren, aitak autoak garbitzen lan egiten zuen eta amak orduka lan egiten zuen etxeetan; lau seme-alaba izan zituzten. Ikasketak Loraingo eskola publikoan egin zituen. Asko irakurtzen zuen eta gogoko egileak zituen Jane Austen eta Leo Tolstoy idazleak. 1949 urtean eskola amaitu zuen eta Ingeles Filologiako unibertsitate ikasketak eta gero Humanitateak hainbat tokitan egin zituen (Howard, Syracuse (New York), Cornell Unibertsitatea, Yale, etab.). 1953 urtean tesi bat defendatu zuen buru-hilketari buruz William Faulkner eta Virginia Woolf idazleengan. Ikasi bitartean, lan egiten zuen hainbat argitaletxeetan ikasketak ordaindu ahal izateko. Argitalpen lanei dagokionez, Muhammad Ali eta Angela Davis afroameikarren autobiografien edizioak bultzatu zituen.[1]. Bitartean, argitaratu gabeko lanak idazten zituen. Lehenengo lana argitaratu zuenean (The Blues Eye, 1970) ia berrogei urte zituen, Random House argitaletxean lan egiten zuen, dibortziatuta zegoen eta bi haur zituen bere kargura.[2].

Toni Morrisonen liburuek Estatu Batuetako gizartearen egoera aztertzen dute, emakumeena bereziki. Idatzi zuen lehen eleberria The Bluest Eye (1970, "Begirik urdinena") da, begi urdinak izan nahi lituzkeen neskatxa beltz baten istorioa. Ondoren Sula (1973), Song of Solomon (1977, "Solomonen abestia"), Tar baby (1981, "Bikezko haurra"), Maitea (1987, Beloved)[3] eta Jazz (1992) idatzi ditu. Saikera bat ere idatzi zuen: Whitness and the Literary Imagination (1992, "Zuritasuna eta literatura irudimena").

1988an Pulitzer saria irabazi zuen Maitea obragatik, eta Literaturako Nobel Saria 1933an. 1998. urtean argitaratu zuen bere zazpigarren eleberria, Paradise, berriz ere gizakiaren kontraesanak aztertzen dituena, afro-amerikar gizataldearenak bereziki.

Haur literatura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Who's Got Game?: Poppy or the Snake? (2004)
  • Who's Got Game?: The Ant or the Grasshopper (2003)
  • Who's Got Game?: The Lion or the Mouse? (2003)
  • The Book of Mean People (2002)
  • The Big Box (2002)

Istorio laburrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Dreaming Emmet (1986)

Ez-fikziozkoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • The Origin of Others (2016)
  • Remember:The Journey to School Integration (2004)
  • Playing in the Dark (1993)
  • The Black Book (1974)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Frantsesez)Toni Morrison: biographie, actualités et émissions France Culturekanalan [1][Kontsulta data: 2019-05-26]
  2. (Gaztelaniaz)Cousté, Alberto, hoanko lanaren hitzaurrean: Toni Morrison / [itzulpena], Jordi Gubern...[et al.]. — Barcelona : Plaza y Janés, 1996. orr. 11-12
  3. kritiken hemeroteka » Dana emon biar yako. (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]