Trakoma
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Trakoma | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | gaixotasun bakteriano komentsala, konjuntibitis bakterianoa, ahaztutako gaixotasun tropikala, Klamidiasia, gaixotasun oftalmologikoa eritasuna |
Espezialitatea | infektologia oftalmologoa |
Arrazoia(k) | Chlamydia trachomatis |
Azterketa medikoa | miaketa fisiko, kultibo mikrobiologiko, Immunofluoreszentzia Polimerasaren kate-erreakzioa |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | sulfacetamide (en) , sulfisoxazole diolamine (en) , Azitromizina eta Tetraziklina |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | A71 |
GNS-9-MK | 076 |
GNS-10 | A71 |
GNS-9 | 076 |
DiseasesDB | 29100 |
MedlinePlus | 001486 |
eMedicine | 001486 |
MeSH | D014141 |
Disease Ontology ID | DOID:11265 |
Trakoma begien infekzioa da, Chlamydia trachomatis izeneko bakterioak sortutakoa. Kutsakorra da, eta tratatu ezean itsutasuna eragiten du. Endemikoa da Afrikan eta Asian, eta sei milioi inguru pertsonei itsutasuna eragin die mundu osoan.
Bakterio patogenoak begietako zelula epitelialetan hazten da, eta ikusmena mugatzen duten orbainak sortzen ditu.
Gaitz honek herrialde txiroetako haurrak jotzen ditu batik bat.
Kutsapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsonen arteko kutsapena kontaktu zuzenaren bidez gertatzen da, eskua eta begien artean ukipena dagoenean batez ere. Hirugarren munduko herrialdeetan jende pilaketak eta baldintza higieniko kaskarrek eulien bidezko kutsapena ere errazten dute.
Gaixoak erabilitako objektu kutsatuak (mukizapiak, eskuoihalak...) ere gaitzaren bektoreak izan daitezke.
Sintoma klinikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inkubazio epea 5-12 egun artekoa da. Konjuntibitis eta begien narritadura agertzen da, eta honekin batera betazalen hantura, negar-jarioa eta fotofobia ere. Denboraren poderioz kornea opaku bihurtzen da, odol-hodien hazkuntzaren ondorioz.
Tratamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaitza sendatzen da lehenengo egunetan antibiotikoak aplikatzen badira. Gehien erabiltzen direnak eritromizina eta doxiziklina (tetraziklina bat) dira, pomada moduan begietan jartzen direnak. Orbainak agertzen direnean sendaketa askoz zailagoa da.
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |