Txikipedia:Ekialdeko Frontea Lehen Mundu Gerran
Lehen mundu gerrako ekialdeko frontea, Austria-Hungaria, Bulgaria, Otomandar Inperioa eta Alemania inguratzen zuen gerra gune bat zen. Izen hori darama, Europako ekialdean egin zelako. Europako zati asko hartzen zituen ekialdetik hegoaldera fronte honek eta lehen munduko gerrako fase bat izan zen lehen mundu gerrako ekialdeko frontea. [1]
Ekialdeko Prusiaren inbasioa, 1914ko abuztuaren 17tik irailaren 14ra bitartean izan zen.[1]
500.000 alemaniarrengatik 350.000 errusiar baino gehiago hil edo zauritu ziren eta 600.000 harrapatu zituzten.[1]
1910ean, Juri Danilovek, Errusiako jenerala zenak, XIX. plana martxan jarri nahi zuen, Ekialdeko Prusia inbaditu nahi zuten eta. Kritikak jaso zituen, ordea, planak, Austria-Hungaria taldea arriskutsuagoa baitzen Errusiarrentzat Alemania baino. Hori dela eta, lau armada Prusiara eraman beharrean, bi armada eraman zituzten bertara, eta beste bi Galiziara, Austria-Hungaria hori inbaditzen baitzegoan. Gerra hasi zenean, Errusiako Armada Inperiala, Prusia ipar-mendebaldetik inbaditzen saiatu zen, baina lortu ez zuenez, atzera egin behar izan zuen. Momentu berdinean, beraien hegoaldeko fronteak Galizia inbaditu zuen, bere etsaiak garaituz. Aldiz, Alemanek ez zuten Varsovia konkistatzea lortu.[2]
1915ean, Alemania eta Austria-Hungariak gudan aurrea hartzea lortu zuten, izan ere, Errusiak baja asko izan zituen.[2]
Tsarra jarri zuten errusiarrek Nikolas Duke Handiaren ordez, eta honek armadako agintea hartu zuen. Ofentsiba berriak adostu zituzten alemandarren aurka, baina ez zitzaien ondo irten. Dena den, Alexei Brusilov jeneralaren Austria-Hungariarren aurkako operazioa ondo irten zen. Ondorioz, armadak espazio handia irabazi zuen eta operazio hau Brusilov gisa izendatu zuten. [2]
Brusilov operazioak arrakasta handia izan zuen arren, ez zen behar bezain arrakastatsua izan, beste jeneralek ez baitzuten beren tropak garaipen horiek defendatzen jarri nahi. Aliatuak eta Errusiar indarrak, Errumaniarekin aurka jarri ziren gudan, abuztuaren 27an sartu baitzen. Alemaniako indarrak Transilvaniara mugitu ziren, Austro-Hungariarrak han laguntzeko helburuarekin. Aldi berean, Errusian arazoak zituzten, Tsarraren erruz, bera frontean zegoelarik. Hil bakoitzean, 34.000 soldaduk desertatzen zuten, eta zaila zen herrialdeko arazoak konpontzea. Gainera, Alexandra Feodorovna tsarinak, Errusiako erreginak, modu inkonpetentean agintzen zuen, eta bere aurkako protesten ondorioz, Rasputin, bere laguna, hil zuten 1916an.[2]
1914. urtean Echlieffen planaren arabera Frantziako armadei lehenengo erasoa egitea aukeratu zuten.[1]
Frantziak ez zuen hori espero, ez baitzuten pentsatzen erasorik jasoko zutenik eta defendatzen saiatu ziren. Une berean Austria eta Hungariako armadak Errusia txikitu nahi zuen, baina ez zuen lortu. Frantzia garaitu zutenean, Austria, Hungaria eta Alemaniak Errusia erasotu zuten. Alemaniak 6 astetan lortu nahi zuen garaipena, baina azkenean galdu egin zuen.[1]