Udako hirukia
Itxura
Udako hirukia | |
---|---|
Udako hirukia zeru-esferaren ipar hemisferioan hiruki bat irudikatzen duen asterismo edo sasikonstelazio bat da. Bere erpinak Lyra konstelazioko Vega, Cygnus konstelazioko Deneb eta Aquila konstelazioko Altair dira. Asterismoa 1920ko hamarkadaren amaieran marraztu zuen Owald Thomasek, izar hauek Hiruki Handia bezala deitzen zituena, eta 1934an Udako hirukia deitzera pasa zen.
Iparraldeko erdi latitudeetatik gora dago udako hilabeteetan, baina udaberrian ere ikus daiteke oso goiz goizetik. Udazkenean hirukia arratsaldez ikus daiteke azarorarte. Hego hemisferiotik alderantzikatuta ikusten da ostertzetik gertu neguko hilabeteetan.
Udako hirukiko izarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena | Konstelazioa | Itxurazko magnitudea | Argitasuna (× eguzkiarena) | Espektru mota | Distantzia (argi-urte) |
---|---|---|---|---|---|
Vega | Lyra | 0.03 | 52 | A0 | 25 |
Deneb | Cygnus | 1.25 | 70000 | A2 | 3230 |
Altair | Aquila | 0.77 | 10 | A7 | 16.6 |