Urriaren 22
Itxura
Urriaren 22a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita hamabosgarren eguna da, 296.a bisurteetan. 70 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1836 – Karlistek bigarren aldiz inguratu zuten Bilbo.
- 1978 – ETAk guardia zibileko hiru agente hil zituen Getxoko Areeta auzoan.
- 2006 – Baltasar Garzón epaileak Euskal Herriko hainbat Herriko tabernen miaketa agindu zuen.
- 2008 – Espainiako Alderdi Popularrak UPNrekin harremanak behin-behinean etetea erabaki zuen, aste bete beranduago guztiz hautsiz.
- 2010 – Espainiako Poliziak 15 euskal herritar gazte "Segiko bileretan parte hartzeagatik" atxilotu zituen. Atxilotuetako askok torturak salatu zituzten. Hainbati karguak erretiratu zizkioten gerora, eta zazpiri seina urteko espetxe zigorra ezarri zieten.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1685 – Luis XIV.a Frantziakoak Fontainebleauko Ediktua aldarrikatu zuen, zeinaren arabera Frantzian erlijio katolikoaren praktika bakarrik zen legezkoa.
- 1905 – Haragiaren mitina: Txileko Gobernuak haragiari jarritako zerga berrien aurkako manifestazio jendetsuaren aurka tiro egin zuen Txileko armadak eta poliziak eta 250 lagun hil zituzten.
- 1962 – AEBetako presidente John F. Kennedyk Kubaren aurkako blokeoa iragarri zuen, Kubako misilen krisia deitu izan zaio.
- 1967 – Vietnamgo Gerraren aurkako manifestaldi ugari izan ziren munduan zehar.
- 2006 – Eurite indartsuek haziarazitako ibai baten urek bi emakume zihoazen autoa eraman eta hil egin zituen Huelvan.
- 2006 – Panamako Kanala handitzea erabaki zuten Panamako biztanleek, %78k baiezko botoa eman ondoren.
- 2007 – 900.000 lagun lekuz aldatu zituzten Kalifornia hegoaldean (AEB) suteak zirela-eta.
- 2014 – Ottawako tiroketa: identifikatu gabeko lagun batek soldadu bati tiro egin zion eta Kanadako Parlamentuan sartu zen. Poliziak erasotzailea larri zauritu zuen Ganbera barruan eta gutxi geroago hil egin zen.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2000 – Zizur Txikian Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1949 – She Wore a Yellow Ribbon ("Zinta Horia Zeraman") filma estreinatu zen, John Fordek zuzendu John Wayne eta Victor McLaglen aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1982 – First Blood ("Rambo I: Lehen Odola") filma estreinatu zen, Ted Kotcheffek zuzendu eta Sylvester Stallone, Richard Crenna eta Brian Dennehy aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2014 – Poloniako Słubice hirian Wikipediaren monumentua aurkeztu zen, Wikipediaren omenez eraikitako lehenbiziko munduko monumentua.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2019 – Espainiako futbol ligako emakumeek greba mugagabea deitu zuten. Urtebete zeramaten lan hitzarmena negoziatzen.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1071 – Gilen IX.a Akitaniakoa, Poitiersko konde eta Baskonia eta Akitaniako dukea (h. 1126).
- 1843 – Pedro Pascual Gandarias, bizkaitar enpresaburua (h. 1901).
- 1848 – Antonio Basagoiti Arteta, euskal jatorriko espainiar enpresari eta bankaria, Getxon (h. 1933).
- 1856 – Dominique Gardères, lapurtar zaldizkoa, Parisko Olinpiar Jokoetan altuera jauzian urrezko domina lortu zuena (h. 1898).
- 1865 – Pedro Hilarion Sarrionandia, bizkaitar abade frantziskotarra, amazigera hizkuntzaren lehen gramatika idatzi zuen (h. 1914).
- 1893 – Maria Garaiar Rekalde, Comète sareko gipuzkoar kolaboratzailea (h. 1983).
- 1911 – Urbano Ruiz, bizkaitar futbolaria (h. 1986).
- 1912 – Jean Urruti, esku huskako baxenafar pilotaria eta Frantziako Erresistentziako kidea (h. 2002).
- 1914 – Bittor Iturria, lapurtar esku huskako pilotaria eta gudaria, Bigarren Mundu Gerran famatua (h. 1944).
- 1922 – Consuelo Osa, gipuzkoar erraketista (h. 2015).
- 1926 – Maite Gorrotxategi, Ermua, bizkaitar erraketista.
- 1950 – Iñaki Martinez de Luna, arabar soziologoa, hizkuntzaren soziologian aditua.
- 1969 – Carlos Armendaritz, nafar pilotari ohia.
- 1972 – Ainhoa Adin, gipuzkoar aktibista.
- 1976 – Itsaso Güemes Oiarbide, gipuzkoar kazetaria eta irrati-esataria.
- 1989 – Gema López Las Heras, gipuzkoar itzultzailea.
- 1989 – Ioseba Fernández, nafar lerroko abiadura-patinatzailea.
- 1991 – Markel Alberdi, gipuzkoar igerilaria.
- 1996 – Irati Idiakez, gipuzkoar snowboarderra.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1511 – Erasmus Reinhold, alemaniar astronomo eta matematikaria (h. 1553).
- 1595 – Ludovico Ludovisi, italiar kardinala (h. 1632).
- 1659 – Georg Stahl, alemaniar kimikari eta sendagilea (h. 1734).
- 1689 – Joanes V.a Portugalgoa, eskuzabala, Portugalgo erregea (h. 1750).
- 1729 – Johann Reinhold Forster, poloniar jatorriko alemaniar naturalista (h. 1798).
- 1778 – Javier de Burgos, andaluziar antzerkigile eta politikaria (h. 1848).
- 1811 – Franz Liszt, hungariar musikagilea (h. 1886).
- 1812 – Luigi Carlo Farini, Italiako lehen ministroa (h. 1866).
- 1818 – Leconte de Lisle, frantziar olerkaria (h. 1894).
- 1844
- Louis Riel, kanadar buruzagi mestizoa (h. 1885).
- Sarah Bernhardt, frantziar antzerki eta film-aktorea (h. 1923).
- 1850 – Gustave Den Duyts, belgikar margolari, akuarelista, pastelista, grabatzaile eta artista grafikoa (h. 1897).
- 1857 – Michael Pedersen Friis, Danimarkako lehen ministroa (h. 1944).
- 1858 – Augusta Viktoria Schleswig-Holsteingoa, Alemaniako azken enperatriza (h. 1921).
- 1870 –
- Ivan Bunin, errusiar idazlea, 1933ko Literaturako Nobel Saria (h. 1953).
- Johan Ludwig Mowinckel, Norvegiako lehen ministroa (h. 1943).
- 1879 – José Giral, espainiar kimikari eta politikari errepublizalea (h. 1962).
- 1881 – Clinton Davisson, estatubatuar fisikaria, 1937ko Fisikako Nobel Saria (h. 1958).
- 1886 – Juana Ontañón Valiente, espainiar maistra, Iruñeko Pablo Iglesias Ateneoaren sortzaileetako ba (h. 1972).
- 1887 – John Reed, estatubatuar kazetari iraultzailea (h. 1922).
- 1891 – Elisa Soriano Fisher, espainiar irakasle eta oftalmologoa (h. 1964).
- 1893 – Ernst Öpik, estoniar astronomoa (h. 1985).
- 1895 – Rolf Nevanlinna, finlandiar matematikaria (h. 1980).
- 1898 – Dámaso Alonso, espainiar filologo eta poeta (h. 1990).
- 1903 – George Wells Beadle, estatubatuar biologoa, 1958ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1989).
- 1904 – Esther Chapa, mexikar mediku zirujaua, idazlea, feminista, sufragista, sindikalista eta aktibista (h. 1970).
- 1905 – Karl Guthe Jansky, estatubatuar ingeniaria (h. 1950).
- 1907 –
- Sarvadaman Chowla, indiar matematikaria (h. 1995).
- Jules Roy, frantziar idazlea (h. 2000).
- 1908 – Jose Escobar, kataluniar komikigilea (h. 1994).
- 1912 – Harry Callahan, estatubatuar argazkilaria (h. 1999).
- 1913 –
- Bảo Đại, Vietnamgo azken enperadorea (h. 1997).
- Robert Capa, hungariar korrespontsal grafikoa, XX. mendeko ezagunenatakoa (h. 1954).
- Hans-Peter Tschudi, Suitzako presidentea (h. 2002).
- 1915 – Yitzhak Shamir, Israelgo lehen ministroa (h. 2012).
- 1917 – Joan Fontaine, estatubatuar aktorea (h. 2013).
- 1918 – René de Obaldia, frantziar idazlea (h. 2022).
- 1919 – Doris Lessing, britainiar idazlea, 2007ko Literaturako Nobel Saria (h. 2013).
- 1920 – Timothy Leary, estatubatuar psikologo eta idazlea (h. 1996).
- 1921 –
- Georges Brassens, frantziar abeslari eta musikagilea, herrialde hartako ezagunenetarikoa (h. 1981).
- Cuthbert Sebastian, Saint Kitts eta Nevisko 2. gobernadore orokorra (h. 2017).
- 1925 –
- Robert Rauschenberg, estatubatuar margolaria (h. 2008).
- Julia Uceda, espainiar irakaslea eta poeta (h. 2024).
- 1928 –
- Dominic Behan, irlandar musikagilea, idazlea eta antzerkigilea, Irlandar errepublikar abesti matxino ezagun ugariren konposatzailea (h. 1989).
- Nelson Pereira Dos Santos, brasildar zinemagilea (h. 2018).
- 1929 – Lev Yashin, sobietar futbolaria, historiako atezainik hoberenetarikoa (h. 1990).
- 1930 – Estela de Carlotto, giza eskubideen aldeko argentinar ekintzailea eta Maiatzeko Plazako Amonen elkarteko lehendakaria.
- 1933 – Helmut Senekowitsch, austriar futbolari eta entrenatzailea (h. 2007).
- 1936 – Bobby Seale, estatubatuar aktibista politikoa, pantera beltzen alderdiaren sortzailea.
- 1937 – José Larralde, argentinar kantautore eta poeta.
- 1938 –
- Derek George Jacobi, ingeles antzezlea.
- Christopher Lloyd, estatubatuar zinema eta telebistako aktorea.
- 1939 –
- Joaquim Alberto Chissano, 2. Mozambikeko presidentea.
- George Cohen, ingeles futbolaria (h. 2022).
- 1941 – Evaristo Carvalho, Sao Tome eta Principeko presidentea (h. 2022).
- 1942 – Lyle Campbell, estatubatuar hizkuntzalaria, hizkuntza indiginetan berezitua.
- 1943 –
- Catherine Deneuve, frantziar aktorea.
- Urszula Dudziak, poloniar jazz abeslaria.
- 1949 –
- Gonzalo Herralde, kataluniar zinema zuzendaria.
- Arsène Wenger, frantziar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1952 –
- Philippe Brodzki, belgikar eskultore eta zeramikaria.
- Òscar Cadiach, kataluniar alpinista eta mendizalea.
- Jeff Goldblum, estatubatuar aktorea.
- 1954 – Jean-Luc Averous, Frantziako errugbilaria.
- 1961 – Philippe Decouflé, frantziar koreografoa eta antzerki-zuzendaria.
- 1962 – Bob Odenkirk, estatubatuar aktorea eta idazlea.
- 1963 –
- Márcia Marinho, brasildar politikari, mediku eta enpresaburua (h. 2024).
- Eulàlia Valldosera i Guilera, kataluniar artista feminista eta politikaria.
- 1964 – Dražen Petrović, kroaziar saskibaloi jokalaria, Europak eman duen jokalaririk handienetakoa (h. 1993).
- 1965 –
- Valeria Golino, greko-italiar aktorea eta zinema zuzendaria.
- Pilar Sordo, txiletar psikologo, zutabegile, hizlari eta idazlea.
- 1967 –
- Karine Espineira, Txileko hedabideen soziologoa, eta transgenero ekintzailea.
- Carlos Mencia, estatubatuar aktore, umorista eta gidoigilea.
- 1971 – Tomislav Erceg, kroaziar futbolari ohia.
- 1972 – Saffron Burrows, ingeles modelo ohi eta aktorea.
- 1973 – Ichiro Suzuki, japoniar beisbol jokalaria.
- 1977 – Ts Madison, estatubatuar enpresaburu eta LGBTen eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1988 – Ma Long, txinatar mahai-tenis jokalaria, historiako tenis-jokalaririk onena bezala hartua.
- 1990 – Ashley Fiolek, estatubatuar moto-kros pilotua, jaiotzetik gorra izan arren hainbat txapelketa irabazitakoa.
- 1991 - Paula Usero, espainiar modeloa eta aktorea.
- 1992 – Rubén Pardo, espainiar futbolaria.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1827 – Jose Antonio Larrunbide Urkidizar, gipuzkoar politikari liberala (j. 1756).
- 1929 – Secundino Esnaola, gipuzkoar abesbatza zuzendaria eta musikagilea (j. 1878).
- 1964 – Mariano Zirikiain Gaiztarro, gipuzkoar idazlea (j. 1898).
- 1967 – Emiliano Eizagirre, gipuzkoar sendagilea eta ikerlaria, espainian tisiologiaren sortzailetzat hartua (j. 1888).
- 1973 – Gregorio Ybarra de la Revilla, bizkaitar pertsona esanguratsua, Ybarra familiako kidea (j. 1887).
- 1984 – Benigno Baskaran, gipuzkoar politikaria (j. 1908).
- 2001 – Javier Osés, nafar apezpikua (j. 1926).
- 2004 – Kepa Derteano, bizkaitar idazlea, kazetaria eta poeta (j. 1923).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 741 – Karlos Martel, buruzagi frankoa, Karlomagnoren aitona izango zena (j. 686).
- 1383 – Fernando I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (j. 1345).
- 1563 – Diego de Siloé, espainiar eskultorea eta arkitektoa.
- 1573 – Francisco Hurtado de Mendoza, gaztelar elizgizona (j. 1573).
- 1676 – Giovanni Battista Langetti, barroko berantiarraren italiar margolaria.
- 1725 – Alessandro Scarlatti, italiar musikagilea (j. 1660).
- 1751 – Gilen IV.a Orange-Nassaukoa, Orangeko printzea eta Zazpi Herbehere Batuen Errepublikako estatuderra (j. 1711).
- 1764 – Jean-Marie Leclair, frantziar musikagile eta biolinista (j. 1697).
- 1792 – Guillaume le Gentil, frantziar astronomoa (j. 1725).
- 1795 – Domingo Iriarte, espainiar diplomazialaria (j. 1739).
- 1796 – Pierre-Laurent Monestier, frantziar politikaria (j. 1755).
- 1853 – Juan Antonio Lavalleja, uruguaiar abertzalea (j. 1784).
- 1854 – Jeremias Gotthelf, suitzar idazlea (j. 1797).
- 1871 – Roderick Murchison, eskoziar geologoa, Siluriar sistema ikertu zuen lehena (j. 1792).
- 1882 – János Arany, hungariar olerkari, itzultzaile eta kazetaria (j. 1817).
- 1883 – Thomas Mayne Reid, irlandar-estatubatuar idazle eta militarra (j. 1818).
- 1895 – Daniel Owen, galestar eleberrigilea (j. 1836).
- 1896 – Manuel Pavía Lacy, espainiar militarra (j. 1814).
- 1898 – Guiomar Torresão, portugaldar idazlea eta feminista, Portugalgo emakumeen emantzipazio-idealen funtsezko pertsonaia (j. 1844).
- 1906 – Paul Cezanne, frantziar margolaria (j. 1839).
- 1915 – Wilhelm Windelband, alemaniar filosofoa eta historialaria (j. 1848).
- 1928 – Andrew Fisher, Australiako lehen ministroa (j. 1862).
- 1937 – Chūya Nakahara, japoniar idazle eta poeta (j. 1907).
- 1961 – Aloys Van de Vyvere, Belgikako lehen ministroa (j. 1871).
- 1968 - Sofía Ruiz, kataluniar xake jokalari aitzindaria.
- 1973 – Pau Casals, kataluniar txelojole, pedagogo, musika zuzendari eta konposatzailea (j. 1876).
- 1975 – Arnold J. Toynbee, ingeles historialaria (j. 1889).
- 1976 – Edward Burra, ingeles margolari, marrazkilari eta grabatzailea (j. 1905).
- 1979 – Nadia Boulanger, frantziar musikagilea (j. 1887).
- 1985 – Viorica Ursuleac, errumaniar opera kantaria (j. 1894).
- 1986 – Albert Szent-Györgyi, hungariar biokimikaria, 1937ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1893).
- 1987 – Lino Ventura, italiar aktorea (j. 1919).
- 1989 – Ewan MacColl, ingeles folk abeslari, kantautore, komunista, sindikalista, antzerkigile eta antzezlan ekoizlea (j. 1915).
- 1990 – Louis Althusser, frantziar filosofoa (j. 1918).
- 1993 –
- Jiří Hájek, txekiar politikaria, nazien aurkako erresistentzian jardundakoa (j. 1913).
- Said Mohamed Jaffar, Komoreetako 2. presidentea (j. 1918).
- 1995 – Kingsley Amis, britainiar idazlea (j. 1922).
- 1996 – Jevdokia Rexetnyk, ukrainar zoologoa (j. 1903).
- 1997 – Manuel Rodríguez, galiziar txirrindularia (j. 1926).
- 1998 –
- Eric Ambler, ingeles idazle eta gidoigilea (j. 1909).
- Ángel Picazo, espainiar antzezlea (j. 1917).
- 2002 – Géraldine Albaniakoa, Albaniako erregina ezkontidea (j. 1915).
- 2005 – Arman, frantziar artista, errealismo berriaren sortzaileetako bat (j. 1928).
- 2006 – Choi Kyu-hah, Hego Koreako presidentea (j. 1919).
- 2007 – Ève Curie, frantziar pianojole, kazetari, hizlari eta diplomatikoa (j. 1904).
- 2009 – Irene Kaminka Fischer, austriar-estatubatuar matematikari eta geodesista, historiako geodesista garrantzitsuenetakoa (j. 1907).
- 2012 – Wilson Whineray, zeelandaberritar errugbilaria (j. 1935).
- 2015 – Gloria van Aerssen, hispano-nederlandar abeslaria (j. 1932).
- 2017 –
- Elsa Girardot, ezpata modalitateko frantziar eskrimalaria (j. 1973).
- George Young, australiar musikari, egile abeslari eta musika ekoizlea (j. 1946).
- 2018 – Robert Saladrigas, kataluniar kazetari, kritikari eta idazlea (j. 1940).
- 2019 –
- Sadako Ogata, japoniar politikaria (j. 1927).
- Marieke Vervoort, belgikar atleta paralinpikoa, eutanasiaz baliatuta (j. 1979).
- 2021 – Udo Zimmermann, alemaniar musikagile eta orkestra zuzendaria (j. 1943).
- 2023 –
- Amanda Aizpuriete, letoniar poeta eta itzultzailea (j. 1956).
- Zsuzsa Bíró, hungariar zinema-gidoilari eta antzerkigilea (j. 1933).
- 2024 –
- Annelie Ehrhardt, alemaniar atleta, hesi-jauzian aritua (j. 1950).
- Gustavo Gutiérrez, perutar apaiz eta teologoa, Askapenaren teologiaren bultzatzaile nagusienetakoa (j. 1928).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Leire eta Alodia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |