Edukira joan

Vasili Smyslov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vasili Smyslov

Bizitza
JaiotzaMosku1921eko martxoaren 24a
Herrialdea Errusia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaMosku2010eko martxoaren 27a (89 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakxakelaria, abeslaria, saiakeragilea, chess composer (en) Itzuli, idazlea eta kazetaria
Jasotako sariak
Ahots motabaritonoa
Musika instrumentuaahotsa

Find a Grave: 50450629 Edit the value on Wikidata

Vasili Vasilievitx Smyslov (errusieraz: Васи́лий Васи́льевич Смысло́в) (Mosku, 1921eko martxoaren 24aibidem, 2010eko martxoaren 27a) xakeko Nazioarteko Maisu Handia, Munduko xake txapelduna 1957tik 1958ra.

8 aldiz izan zen Munduko Xake Txapelketako hautagai (1948, 1950, 1953, 1956, 1959, 1965, 1983, eta 1985). Bitan berdindu zuen Sobietar Batasuneko xake-txapelketako lehenengo postuan, eta guztira, 17 domina irabazi ditu Xake Olinpiadetan (orain arte beste inork lortu ez duena). Gainera, Taldekako Europako Xake Txapelketan bost aldiz parte hartu du, non urrezko 10 domina irabazi zituen. 1950ean FIDEk Nazioarteko Maisu Handi izendatu zuen.

1960 eta 1970eko hamarkadetan, goi-mailako txapelketetan aritu zen arrakasta handiz. 1991ean senior mailako munduko lehen txapelduna izan zen, eta oraindik, senior mailako Munduko Xake Txapelketa eta Munduko Xake Txapelketa absolutua irabaztea lortu duen gizonezko jokalari bakarra da.

Nahiz eta ikusmen-arazoak izan, XXI. mendean xake-problemak sortzen aritu zen.

Xakelaria izateaz gain abeslari gisa ere nabarmendu zen. Baritono ahotsa zuen eta opera abeslari izaten saiatu zen, baina 1950an Bolxoi antzokirako sarrera proba ezin izan zuenean gainditu, xakeari eman zion lehentasuna.

Moskun hil zen, 2010eko martxoaren 27an.

  • Vasili Smyslov (2003) Smyslov's Best Games, Volume 1: 1935-1957 (Moravian Chess Publishing House)
  • Vasili Smyslov (2003) Smyslov's Best Games, Volume 2: 1958-1995 (Moravian Chess Publishing House)
  • Vasili Smyslov (1997) Endgame Virtuoso (Cadogan)
  • Vasili Smyslov (1995) Smyslov's 125 Selected Games (Everyman Chess)
  • Grigory Levenfish eta Vassili Smyslov (1971) Rook Endings (Batsford Edition)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vasili Smyslov Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Mikhail Botvinnik
Munduko Xake Txapelduna
1957-1958
Ondorengoa
Mikhail Botvinnik