Victoria Villarruel
Victoria Eugenia Villarruel (1975eko apirilaren 13) politikari eta abokatu argentinarra da, 2023tik Argentinako presidenteordea da. Lege Ikasketen Zentroa (Terrorismoaren eta Biktimen Azterketa Juridikoen Zentroa), sortu zenetik buru izan da. Argentinako Diputatuen Ganberako kide izan zen 2021etik 2023ra.
Victoria Villarruel | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2023ko abenduaren 10a - ← Cristina Fernández Hautetsia: 2023 Argentine general election (en)
2023ko azaroaren 19a - 2023ko abenduaren 10a
2021eko abenduaren 10a - 2023ko abenduaren 10a Barrutia: Buenos Aires | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Buenos Aires, Buenos Aires, 1975eko apirilaren 13a (49 urte) | ||||||
Herrialdea | Argentinarra | ||||||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Eduardo Marcelo Villarruel | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Buenos Airesko Unibertsitatea National Technological University (en) 2015) | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | abokatua eta politikaria | ||||||
Altuera | 174 zentimetro | ||||||
Kidetza | Center for Legal Studies on Terrorism and its Victims (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Katolizismo tradizionalista | ||||||
Alderdi politikoa | Askatasuna Aurrera Doa | ||||||
Villarruel "La Libertad Avanza" koalizio politikoko kidea da, Javier Mileirekin batera.
Villarruelek La Libertad Avanza koalizioaren hautagaien parte osatu zuen, Mileiren alde eginez 2021ean, baina ez da alderdi berekoa, Alderdi Demokratakoa (Argentina) baizik.
Ibilbide politikoa:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diputatu lanak:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Villarruel Buenos Aires Hiri Autonomoko diputatu nazional izateko hautagai aurkeztu zen Javier Mileirekin.[1]
Hauteskunde kanpainan egindako ekitaldi batean pertsona batek segurtasun neurriak saihestu zituen eta agertokira igotzen saiatu zen. Dena filmatuta geratu zen.[2]
Diputatu gisa hautatu zuten, bere zerrenda hirugarren geratu zen, botoen % 17,04rekin.[3]
Presidenteordetzarako kanpaina (2023):
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maiatzaren 15ean bere hautagaitza ofizial bihurtu zen, Javier Milei presidentzarako hautagai izanda.[4]
Nazioaren defentsarako aurrekontua zortzi urteko epean BIParen % 2ra igotzeko asmoa erakutsi zuen kanpainan. El País egunkariaren arabera, Osasun, Hezkuntza, Lan, Giro eta Emakume ministerioetako funtsak birbideratuz egingo luke.
Presidenteordetza: (2023-2027):
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Villarruelek 2023ko abenduaren 10ean zin egin zuen Nazioaren presidenteordetza, 2023ko hauteskunde etan Javier Milei buru zuen formulak bigarren itzulian irabazi ondoren, botoen % 55,65 eskuratuta.[5]
Segurtasun eta Defentsa Ministerioan erabaki zuzenak baztertua izan ondoren, presidenteordeak Argentinako Senatuaren gastuak ikuskatu eta doitu zituen batez ere, 53 batzorde parlamentario ez eraginkorrak deseginez, adibidez.[6]
Financial Times-en ohar batek positiboki baloratu zuen presidenteorde rola, Villarruel politikarako prest zegoela adieraziz, bere modu politikoak eta elkarrizketa instituzionalerako gaitasuna nabarmenduz.
Hauteskunde-historia:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Hautagaitza | Alderdi politikoa | Hauteskundea | Bozkak | Ehunekoa (%) | Emaitza | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2021 | Buenos Aires Hiri Autonomoko Diputatu Nazionala | Generala | 313 808 | 17,04% |
Hautatua | ||
2023 | Argentinako presidenteordetza | Generala (Balotage) | 14.554.560 |
|
Hautatua |
Galeria:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Coroman, Por Matías Russo. (2021-07-24). «El cierre de los liberales: Milei busca ser la sorpresa en CABA y Espert sumó a Píparo para suplir acuerdos fallidos en Buenos Aires» infobae (Noiz kontsultatua: 2024-08-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Página|12. (2021-11-15). «Tenso momento en el acto de Javier Milei en el Luna Park: un custodio amagó con sacar un arma | Amedrentó a un simpatizante que quiso subir al escenario» PAGINA12 (Noiz kontsultatua: 2024-08-31).
- ↑ «Resultados elecciones legislativas 2021 | Buenos Aires Ciudad - Gobierno de la Ciudad Autónoma de Buenos Aires» buenosaires.gob.ar (Noiz kontsultatua: 2024-08-31).
- ↑ «Javier Milei ultraeskuindarrak bildu du boto gehien Argentinako primarioetan» Berria 2023-08-14 (Noiz kontsultatua: 2024-08-31).
- ↑ «Milei izango da Argentinako presidente, botoen %56 eskuratuta» Berria 2023-11-20 (Noiz kontsultatua: 2024-08-31).
- ↑ Txantiloi:Gaztelera «Victoria Villarruel comenzó la revisión del Senado y manejará su propia motosierra» Crónica (Argentina: Crónica).