Vladimir Komarov
Itxura
Vladimir Mikhailovitx Komarov (errusieraz: Владимир Михайлович Комаров; Mosku, 1927ko martxoaren 16a – Orenburg oblasta, 1967ko apirilaren 24a) sobietar proba-pilotu, ingeniari aeroespazial eta kosmonauta izan zen.
1942an ikasle sartu zen aire armadako eskolan eta 1945ean graduatu zen. Kosmonauta bihurtu aurretik, Sobietar Batasuneko armadako borroka-pilotua izan zen.
1964ko urrian Voskhod 1 ontziaren buru izan zen, tripulatzaile bat baino gehiago zeramatzan lehen espazio-hegaldia. 1967an Soiuz 1 espazio-ontzian bidaiatu zuen. Lurrera itzultzean, jausgailuaren akats batek eragin zuen ibilgailuak lurraren kontra talka egitea eta Komarov hiltzea. Espazioaren esplorazioko lehen hildakoa izan zen.