Edukira joan

Vladimir Propp

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vladimir Propp

Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1895eko apirilaren 16a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaSan Petersburgo1970eko abuztuaren 22a (75 urte)
Hezkuntza
HeziketaSan Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Annenschule (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoctor of Sciences in Philology (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Leo Klejn (en) Itzuli
Nikolay Butinov (en) Itzuli
M. P. Cherednikova (en) Itzuli
Mikhail Shakhnovich (en) Itzuli
Julia Abramovna Dobrovol'skaja (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
alemana
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, hizkuntzalaria, idazlea, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria, literatura historialaria, filologoa eta folklorista
Enplegatzailea(k)San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea  (1932 -  1970)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Vladimir Jakovlevitx Propp (San Petersburgo, 1895ko apirilaren 29agreg. /apirilaren 17ajul. - Leningrado, 1970eko abuztuaren 22a) eruditu sobietarra izan zen eta ipuin errusiar ospetsuen oinarrizko osagaiak identifikatu eta analizatu egin zituen, besteak beste.

Bere Ipuinen morfologia 1928an argitaratu zen errusieraz, baina Literaturaren teoriaren historian bere biziko garrantzia izan zuen liburu hori nahiko ezezaguna izan zen, Mendebaldean ingelesez itzulpen Morphology of the Folktale 1928an argitaratu zen arte.

Vladimir Proppek Errusiako hainbat herri ipuin analizatu zituen, maitagarrien ipuinak batez ere, eta ipuinetan behin eta berriro errepikatzen ziren hainbat elementu aurkitu. Elementu horiek egitura jakin bat ematen zieten herri narrazio guztiei. Behin eta berriro tradiziozko ipuinetan ageri diren elementuei “Vladimir Proppen funtzioak” izena ematen zaie gaur egun.

Proppen teoria ipuinen morfologiaren egituraren analisian oinarritzen da. Bere ikasketaren aurreko sailkapenak kritikatzen du. Proppek, bere sailkapena egitean, gutxi gorabehera ehun ipuin aztertu zituen eta bertan behin eta berriro agertzen ziren elementuen multzo bat aurkitu. Horiexek dira Proppen funtzioak.

Proppen funtzioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

31 osagai antzeman zituen Proppek Errusiako tradiziozko ipuinetan. 31 osagaiok Errusiako tradiziozko maitagarrien istorioetan antzeman zituen. Nahiz eta ipuin guztietan osagai guztiak agertu ez, oinarrizko funtzio batzuk beti aurki daitezke: kasu askotan, elementuen ordena bera edo oso antzekoa izaten da.

Errusiatik kanpo antzeko azterketak egin denean osagai batzuk nazioartekoak direla ikusi da.

Tradiziozko errusiar ipuinetan antzematen diren osagaiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Urruntzea. Familiako kide bat urruntzen da.
  2. Debekua. Heroiari zerbait debekatzen diote.
  3. Arau-urratzea. Araua, legea, ohitura urratzen da, hausten da.
  4. Ezaguera. Antagonistak kontaktuan jartzen da heroiarekin, protagonistarekin.
  5. Informazioa. Antagonistak biktimari buruzko informazioa lortzen du.
  6. Engainua. Antagonistak heroia engainatzen du heroiaren ondasunak bereganatzeko, heroia bera bereganatzeko.
  7. Konplizitatea. Biktima engainatuta izaten da eta erasotzaileari laguntzen dio bere atsekabean.
  8. Gaiztakeria. Antagonistak familiako kide bati kalte egiten dio.
  9. Bitartekoa. Kalte hori publikoa egiten da. Heroiari eskaera bat egiten zaio eta alde egiteko eskatu edo alde egitera behartzen dute.
  10. Onarpena. Heroiak alde egitea, partitzea erabakitzen du.
  11. Abiatzea. Heroiak alde egiten du.
  12. Proba. Emaile batek heroiari proba bat egiten dio: hor, laguntza magiko baterako prestatzen du.
  13. Heroiaren erreakzioa. Heroiak proba hori gainditzen du —edo huts egiten du.
  14. O paria. Heroia objektu magiko bat jasotzen du.
  15. Bidaia. Heroia beste erreinu batera eramaten dute eta bertan heroia bilatzen ari den objektua topatzen du.
  16. Borroka. Heroia eta haren antagonista elkarren aurka borrokatzen dira.
  17. Marka. Heroia markatuta geratzen da.
  18. Garaipena. Heroiak antagonistari lehia irabazten dio.
  19. Zuzenketa. Hasierako gaiztakeria konpontzen da.
  20. Itzultzea. Heroia etxera itzultzen da.
  21. Jazarpena. Heroiari jarraitzen diote.
  22. Sorospena. Heroiari laguntzen diote.
  23. Nortasuna. Heroia bere etxera edo beste leku batera itzultzen da, bere nortasuna ezkutatuz.
  24. Papera egin. Heroi faltsu batek bereak ez diren lorpenak bereganatzen ditu.
  25. Zeregin zaila. Heroiari zeregin oso zail bat proposatzen zaio.
  26. Betebeharra. Heroia betebehar zaila egiten du.
  27. Ezagutza. Heroia ezagutu dute.
  28. Benetako nortasuna ezagutu. Faltsua, gezurtia agerian geratzen da.
  29. Itxuraldatzea. Heroia itxuraz aldatzen da.
  30. Zigorra. Antagonistak zigortua izaten dira.
  31. Ezkontza. Heroia ezkontzen da eta tronura igotzen da.

Tradiziozko errusiar ipuinetan antzematen diren zazpi esferak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funtzio edo osagai horietan 7 aktante agertzen dira:

  1. Erasotzailea.
  2. Emailea. Objektu magikoa ematen dio heroiari.
  3. Osagarria. Heroia laguntzen duena.
  4. Printzesa eta haren aita.
  5. Agindu-emailea.
  6. Heroia.
  7. Antagonista.

Vladimir Jakovlevitx Proppen lana, jatorriz errusieraz idatzita, batez ere ingelesezko itzulpenetan iritsi zaigu. Hona ezagunenak:

Argitaratutako artiluluen artean, hauek itzal handiena lortu zuten (jatorriz errusieraz):

  • "The Magical Tree on the Tomb".
  • "Wonderful Childbirth".
  • "Ritual Laughter in Folklore".
  • "Oedipus in the Light of Folklore" in Folklore and Reality, Leningrado. 1976.

Vladimir Propp hil eta gero, bi liburu hauek argitaratu ziren:

  • Problems of Comedy and Laughter, Leningrado. 1983. (Amaitu gabe zegoen lana, hala eta guztiz ere argitaratu zuten).
  • The Russian Folktale, Leningrado. 1984. Leningradoko Unibertsitatean emandako ikastaro baten apunteekin osatutako lana.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]