Watergate
Watergate | |
---|---|
Mota | eskandalu politiko |
Honen izena darama | Watergate complex (en) |
Denbora-tarte | 1972ko ekainaren 17a - 1974ko abuztuaren 9a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Parte-hartzaileak | |
Osatuta | |
Watergate burglaries (en) Presidential Proclamation 4311 of September 8, 1974, by President Gerald R. Ford granting a pardon to Richard M. Nixon. (NAID 299996) (en) Nixon White House tapes (en) Nixon's Enemies List (en) Richard Nixon's resignation speech (en) Saturday Night Massacre (en) impeachment process against Richard Nixon (en) master list of Nixon's political opponents (en) | |
Watergate eskandalua (edo Watergate bakarrik) Richard Nixon AEBetako presidente izan zenean gertaturiko eskandalu politikoa izan zen, haren kontseilari batzuen leporatzea eta haren dimisioa ekarri zuena 1974ko abuztuaren 8an. Dena 1972ko ekainaren 17an hasi zen Washington Hiriko Watergate bulegoen eraikinean, bost gizon AEBetako Alderdi Demokrataren egoitza nagusiaren barruan lapurretan harrapatu eta atxilotu zituztenean. Ondoren, FBIren eta Senatuko Watergate Batzordearen (House Judiciary Committee) ikerketetan jakin zenez (baita prentsan ateratako informazioagatik ere), lapurreta Richard Nixonen taldeak onartu eta bultzaturiko hainbat ekintzatako bat izan zen. Haien delitu eta gehiegikeriak noraino iristen ziren azaldu zen: kanpainan eginiko iruzurra, espioitza politikoa eta sabotajea, intrusio ilegalak, zergei buruzko auditoria faltsuak, eskala handiko telefono-elkarrizketa entzuteak eta operazio horiek egin zituzten bost gizon horiei ordaintzeko dirutza berezia, haien isiltasuna erosteko.
Richard Nixon eta bere taldeak bulegoetan gertatutako atxiloketak isilpean mantentzen saiatu ziren. Hala ere, bi urte geroago, presidentea eta bere inguruko jendearen aurka frogak batu ondoren (bere taldeko jendeak ere bere aurkako testigantza eman zuen Ameriketako Estatu Batuetako Senatuaren ikerketa batean), Nixoni hainbat elkarrizketa grabatu aurkitu zitzaizkion: bertan, lapurretak isilpean mantendu eta justiziari trabak ipintzen ibili zela azaleratu zen. Elkarrizketa grabatu horiek Smoking gun (Kea darion pistola) izenaz ezagutu ziren. Hainbat borroka legalen ondoren, AEBetako Gorte Gorenak presidenteak zintak eman behar zituela agindu zuen; Nixonek amore eman eta eman egin zituen. Ordezkarien Etxean salatu egingo zuela, eta Senatuak kondenatu egingo zuela jakinik, Richard Nixonek dimisioa aurkeztu zuen: AEBetan halakorik egin duen presidente bakarra da. Haren ondorengoak, Gerald Fordek, indultatu zuenez, ez zuten espetxeratu.