West Texas Intermediate
West Texas intermediate (WTI; euskaraz: Mendebaldeko Texasko ertaina), Texas light sweet bezala ere ezaguna, petrolioaren prezioan erreferentzia bezala erabiltzen den petrolio mota gordin bat da. Gradu hau petrolio gordin arin bezala deskribatzen da bere dentsitate erlatiboki baxuagatik, eta gozo bezala, bere sufre eduki baxuagatik. New Yorkeko Merkataritza Burtsako etorkizuneko petrolio kontratuen azpiko oinarrizko produktua da.
WTIren prezioa petrolioaren prezioei buruzko albisteen txostenetan sartu ohi da, Ipar Itsasoko Brent gordinaren prezioarekin batera. Beste petrolio markatzaile garrantzitsu batzuk Dubaiko petrolioa, Omango petrolioa, Uraletako petrolioa eta LPEEko erreferentziazko saskia dira. WTIa Brenta baino arinagoa eta gozoagoa da, sufre gutxiago du, eta Dubai edo Omanena baino askoz arinagoa eta gozoagoa.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Vassiliou, M. S.. (2009). Historical dictionary of the petroleum industry. Scarecrow Press ISBN 978-0-8108-6288-3. PMC 315479839. (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).