Wikipedia:Urteurrenak/Iraila
Iraila 1
- 1209 – Alfontso VII.ak Mutrikuri eta Getariari hiri-gutuna eman zien.
- 1666 – Sute handia izan zen Londresen eta hiriaren %80a kiskali zuen.
- 1923 – Richter eskalan 7,9 eta 8,4 gradu arteko lurrikara handi batek Japoniako Kantō eskualdea dardarazi zuen, Tokio eta Yokohama suntsituz eta 100.000 hildako inguru utziz.
- 1934 – Gotzon Garate (irudian) idazlea jaio zen Elgoibarren.
- 1939 – Alemaniako tropak Polonian sartu ziren, eta Bigarren Mundu Gerra hasi.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 2
- K. a. 490 - Maratoiko gudua gertatu zen eta greziarrek pertsiarrak garaitu zituzten. Filipidesek lasterka eraman zuen garaipenaren mezua Atenasera, historiako lehen Maratoia eginez.
- 1708 - Sebastian Mendiburu euskal idazlea jaio zen Oiartzunen (h. 1782).
- 1937 - Pierre de Coubertin (irudian) hil zen, Olinpiar Joko modernoen sortzailea (j. 1863).
- 1945 - Japoniak baldintzarik gabe eman zuen amore Bigarren Mundu Gerran, gerra amaituz.
- 1985 - 1912an izozmendi batek hondoratutako Titanic transatlantiko ospetsua aurkitu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 3
- 301 - San Marinoko errepublika (irudian) sortu zen, gaur egun existitzen den errepublika zaharrena.
- 1899 - Errose Bustintza idazlea jaio zen, Mañarian (h. 1953).
- 1902 - Bilboko Euskalduna ontziolan lehen itsasontzia ureratu zuten.
- 1939 - Frantziak eta Britainia Handiak (beste batzuen artean) gerra deklaratu zioten Alemaniari.
- 1949 - Pablo Fermin Irigarai, Larreko, mediku eta idazlea hil zen, Iruñean (j. 1869).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 4
- 476 - Odoakro buruzagi germaniarrak Ravenna bereganatu zuen eta Romulo Augustulo kargutik kendu, Mendebaldeko Erromatar Inperioa desagertuz.
- 1781 - 44 kolono espainiarrek El Pueblo de Nuestra Señora La Reina de Los Ángeles de Porciúncula izeneko herria sortu zuten, gaur egungo Los Angeles (irudian).
- 1907 - Edvard Grieg konpositore eta pianojolea hil zen (j. 1843).
- 1912 - Eusebio Erkiaga euskal idazlea jaio zen, Lekeition (h. 1993).
- 1970 - Salvador Allende hautatu zuten Txileko presidente.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 5
- 1793 - Frantziako Konbentzio Nazionalaren aginduak betez Terrorea hasi zen, hamar hilabeteko errepresio eta gillotina bidezko exekuzio garaia.
- 1877 - Zaldi Ero siux buruzagia hil zuen baionetaz estatubatuar soldadu batek. (j. 1849).
- 1918 - Eusko Ikaskuntzak Oñatin egin zuen batzarra eta Euskaltzaindia sortzea erabaki zuten.
- 1946 - Freddie Mercury (irudian) Queen taldeko abeslaria jaio zen (h. 1991).
- 1997 - Ama Teresa hil zen, bizitza txiroei laguntzen eman ostean (j. 1910).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 6
- 1522 - Juan Sebastian Elkano nabigatzailea Cadizera iritsi zen, munduari bira eman ostean (irudian) itsasontzi bat eta 19 gizonekin.
- 1600 - Frai Frantzisko Tolosakoa gotzain gipuzkoarra hil zen.
- 1870 - Kosme Etxebarrietak Bizkaiko komentu guztiak ixteko eskatu zion Aldundiari.
- 1948 - Karlos Arguiñano sukaldari, aktore eta telebista aurkezle beasaindarra jaio zen.
- 2007 - Luciano Pavarotti tenore italiarra hil zen pankreako minbizi baten ondorioz.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 7
- K. a. 1251 - Greziar mitologiaren arabera, Herakles (irudian) jaio zen Greziako Tebas herrian, eguzki eklipse batean.
- 1899 - Jesus Maria Leizaola abokatua eta EAJko burua jaio zen Donostian, lehendakaria atzerrian izango zena (h. 1989).
- 1909 - Elia Kazan zinemagile estatubatuarra, sortzez greziarra, jaio zen (h. 2003).
- 1909 - Erreala futbol taldea sortu zuten Donostian.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 8
- 1157 - Rikardo Lehoi Bihotza Ingalaterrako erregea (1189-1199) jaio zen.
- 1636 - Harvard Unibertsitatea (irudian) sortu zen Estatu Batuetan, hasieran New College izena hartu arren.
- 1878 - Kepa Enbeita Urretxindorra bertsolaria jaio zen, Muxikan (Bizkaia).
- 1900 - 6.000 pertsona baino gehiago hil ziren Texasen (AEB) urakan baten ondorioz.
- 2004 - Matias Prats Cañete, NO-DOko ahots ezaguna izandako kazetari espainiarra, zendu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 9
- 1828 - Leo Tolstoi idazle errusiarra jaio zen (h. 1910).
- 1965 - Tibet Txinako eskualde izango zela erabaki zen.
- 1976 - Mao Zedong Txinako Alderdi Komunistako buruzagia eta Txinako presidentea hil zen (j. 1893).
- 1993 - Palestinaren Askapenerako Erakundea ofizialki onartu zuen Israel estatu legitimoa dela.
- 1996 - Oskorri musika taldeak 25. urteurrena ospatzeko kontzertua egin zuen Getxon.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 10
- 1823 - Simon Bolivar izendatu zuten Peruko presidente.
- 1846 - Elias Howe estatubatuarrak josteko makina patentatu zuen.
- 1977 - Hamida Djandoubi hiltzailea gillotinatu zuten Frantzian, horrela exekutatutako azkena, heriotza zigorra 1981an ezeztu baitzen.
- 1981 - Picassoren Gernika margolana (irudian) New Yorkeko MoMAtik Madrila eraman zuten, beste 23 irudirekin batera.
- 1986 - ETAk Dolores Gonzalez Katarain Yoyes ETAko buruzagi ohia hil zuen Ordizian.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 11
Kataluniako Egun Nazionala.
- 1297 - William Wallaceren agindupean, eskoziarrek ingelesak garaitu zituzten Stirlingeko zubiko guduan.
- 1962 - The Beatles taldeak lehen singlea bukatu zuten: Love Me Do.
- 1973 - Txile: Augusto Pinochetek zuzendutako armadak herrialdearen kontrola hartu zuen eta Salvador Allendek bere buruaz beste egin zuen La Moneda jauregian.
- 1969 - Julio Beobide zumaiar eskultorea hil zen.
- 2001 - AEBen aurkako eraso izugarria egin zuen Al Kaedak: bi hegazkinek New Yorkeko Dorre Bikiak jo zituzten (irudian) eta 3.000 hildako eragin.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 12
- 1594 - Ipar Euskal Herrian zenbait herritar sorginak salatzen hasi ziren.
- 1789 - Jean-Paul Maratek (irudian) L'ami du peuple liburuaren lehen alea argitaratu zuen.
- 1992 - Abimael Guzman, Sendero Luminoso gerrilla maoistako burua, atxilotu zuten Liman.
- 1998 - Hainbat alderdi politiko abertzale, sindikatu, eragile eta Ezker Batuak Lizarrako Akordioa sinatu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 13
- 1256 - Alfontso X.ak herri izena eman zion Tolosari.
- 1874 - Arnold Schönberg, dodekafonismoaren sortzailea, jaio zen.
- 1916 - Roald Dahl (irudian) idazle ingelesa jaio zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 14
- 1321 - Dante Alighieri idazlea hil zen, Jainkotiar Komedia liburu ezaguna idatzi zuena (j. 1265).
- 1509 - Lurrikara batean 13.000 lagun hil ziren Istanbulen.
- 1712 - Giovanni Domenico Cassini astronomo italiarra hil zen (j. 1625).
- 1913 - Karl Marxen Kapitala liburuaren lehenengo liburukia kaleratu zen.
- 1927 - Isadora Duncan (irudian) dantzari estatubatuarra hil zen (j. 1878).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 15
- 1254 - Marco Polo esploratzailea jaio zen Venezian (h. 1324).
- 1584 - El Escorial jauregia (irudian) eraikitzen amaitu zuten, Filipe II.a Espainiakoak jasoarazia.
- 1830 - Manchester-Liverpool burdinbidea ireki zuten.
- 1935 - Alemania naziak Nurembergeko legeak onartu zituen, judu alemaniarrei herritartasuna ebazteko eta bandera nazional esbastikaduna onartzeko.
- 1946 - Tommy Lee Jones aktorea jaio zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 16
- 1856 - David Livingstone esploratzaileak Niassa edo Malawi aintzira (irudian) aurkitu zuen, Afrika australean.
- 1908 - General Motors auto konpainia sortu zen Flint herrian, Michiganen.
- 1963 - Malaysia, Singapur, Ipar Borneo (oraingo Sabah) eta Sarawak batu egin ziren Malaysia eratzeko.
- 1998 - ETAk su-eten mugagabea iragarri zuen, hurrengo urteko abenduaren 3an bukatu zena.
- 2005 - ICANN erakundeak .cat domeinua onartu zuen katalanezko kultura eta hizkuntzarentzat.
- 2008 - Espainiako Auzitegi Gorenak EAE-ANV alderdia legez kanpo utzi zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 17
- 1748 - Joakin Lizarraga euskal idazlea Elkanon jaio zen (h. 1835)
- 1915 - Domingo Igarabide petrikiloa hil zen, Betelun.
- 1939 - Sobietar Batasuneko armadak Poloniaren ekialdea inbaditu zuen (irudian), Alemania naziaren aurrerakada ikusi ondoren.
- 1965 - Yuji Naka bideo-joko programatzaile japoniarra jaio zen.
- 1983 - Vanessa Williams arraza beltzeko lehen Miss America izan zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 18
- 53 - Traiano erromatar enperadorea jaio zen.
- 1812 - Nahita sortutako suak, Moskun, etxeen %90a eta 1.000 eliza erre zituen Napoleonen aurrean errenditu eta gero.
- 1905 - Greta Garbo aktore suediarra jaio zen.
- 1970 - Jimi Hendrix (irudian) musikari, gehienbat gitarrista, estatubatuarra hil zen.
- 1970 - Joseba Elosegi euskal gudari jeltzaleak bere buruari su eman eta Francisco Francoren aurrean bota zuen protesta moduan.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 19
- 1893 – Zeelanda Berria izan zen boto unibertsala onartzen lehen estatua, Kate Sheppardek gidatu zuen emakumeen boto eskubide mugimenduari esker.
- 1919 – Biktoriano Iraola idazlea hil zen, Donostian (j. 1841).
- 1982 – Lehen aldiz sentikur edo emotikono bat (irudian) erabili zen, dirudienez Scott Fahlman-ek asmatua.
- 1985 – Richter eskalan 7,8 mailako lurrikarak Mexiko Hiria suntsitu zuen ia, 9.000 hildako eta 100.000 inguru etxegabe utziz.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 20
- 1460 - Gilles Binchois flandriar musikagilea hil zen.
- 1891 - Gasolinarekin zebilen lehen autoa irten zen Springfielden (Masachusets, AEB).
- 1908 - Pablo Sarasate (irudian) biolinista hil zen, Biarritzen (j. 1844).
- 1932 - Xalbador Garmendia idazlea jaio zen, Zaldibian (Gipuzkoa).
- 2005 - Simon Wiesenthali arkitektoa hil zen, Bigarren Mundu Gerrako kontzentrazio-esparrutan egon zenean apuntatu zituen izenekin 1.100 nazi baino gehiago eraman zituena auzitara.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 21
- 1842 - Jean Baptiste Kamusarri olerkaria hil zen, Ziburun (j. 1815).
- 1860 - Arthur Schopenhauer filosofoa hil zen (j. 1788).
- 1947 - Stephen King idazle estatubatuarra jaio zen.
- 2003 - Euskal pilota: larrua harriaren kontra filma estreinatu zuen Julio Medem donostiarrak Donostiako Zinemaldian.
- 2004 - Jokin Zeberio gazteak bere buruaz beste egin zuen Hondarribian (irudian), ustez bere ikaskideek egin zioten jazarpenagatik (bullying ere deitua).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 22
- 1588 - Miguel Okendo amiralaren ontzi nagusiak su hartu zuen eta 300 lagun hil ziren Pasaian (Gipuzkoa).
- 1828 - Shaka Zulu (irudian) Hego Afrikako politikari eta buru militarra bere anaiek hil zuten (j. 1786).
- 1888 - Astilleros del Nervion ontziolaren lehen harria jarri zuten.
- 1942 - Rikardo Arregi kazetari eta idazlea jaio zen Andoainen (h. 1969).
- 1980 - Irakek Iran inbaditu zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 23
- 1846 - Urbain Le Verrier matematikari frantziarraren iragarpen matematikoak erabiliz, Johann Gottfried Galle alemaniarrak Neptuno planeta (irudian) aurkitu zuen.
- 1889 - Fusajiro Yamauchik Nintendo konpainia sortu zuen Hanafuda karta jokoa ekoizteko.
- 1905 - Peli Markiegi apaiz eta idazlea jaio zen, Deban (h. 1946).
- 1939 - Sigmund Freud psikoanalisiaren sortzailea hil zen, Londresen (j. 1856).
- 2000 - Creditrans txartelarekin lehen bidaiak egin ziren Bilboko metroan.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 24
- 622 - Muhammad profetak (irudian) Mekatik Medinarako bidaia bukatu zuen, hejira burutuz.
- 1948 - Honda konpainia sortu zen.
- 1956 - Pedro Zabala abokatu, historia ikertzaile eta euskaltzaina hil zen, Bergaran.
- 1988 - Ben Johnson atleta kanadarrak 100 metroko lasterketa irabazi zuen, 9,79 segundotan, Seuleko Olinpiar Jokoetan.
- 2005 - Joxe Mari Aranalde idazle, irakasle eta euskaltzain urgazlea hil zen (j. 1933).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 25
- 1066 - Stamford Bridgeko gudak (irudian) bikingoen aroaren amaiera markatu zuen.
- 1928 - Erri-Berri futbol taldea sortu zen.
- 1944 - Michael Douglas aktore estatubatuarra jaio zen.
- 2003 - Japonia: 8,0 graduko lurrikara batek Hokkaidoko kostaldea astindu zuen.
- 2005 - Fernando Alonso asturiarra munduko 1 formulako txapelketa irabazi duen pilotorik gazteena bilakatu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 26
- 1687 - Atenasko Partenoia ia guztiz suntsitu zuten veneziar tropek.
- 1777 - Tropa britainiarrek Filadelfia (Pensilvania) okupatu zuten.
- 1934 - Queen Mary itsasontzia (irudian) inauguratu zen Erresuma Batuan.
- 1961 - Bob Dylanek publikoki debutatu zuen.
- 1962 - Yemengo errepublika arabiarra sortu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 27
- 1821 - Mexiko Espainiatik independizatu zen.
- 1822 - Jean-François Champollion frantziarrak (irudian) Rosettako Harria deszifratu zuen.
- 1928 - AEBek Txinako Errepublika onartu zuen.
- 1975 - Francok Jon Txiki Paredes eta Angel Otaegi ETAko kideak eta Xosé Humberto Baena Alonso, Ramón García Sanz eta José Luis Sánchez Bravo FRAPeko kideak exekutatu zituen. Azken heriotz zigorrak izan ziren.
- 1998 - Google sortu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 28
- K. a. 551 - Konfuzio (irudian) filosofo txinatarra jaio zen (h. K. a. 479)
- 1814 - Joannes Oxalde bertsolaria jaio zen, Bidarrain (Nafarroa Beherea).
- 1934 - Brigitte Bardot aktorea jaio zen, Parisen (Frantzia).
- 1964 - Harpo Marx estatubatuarra hil zen (j. 1888).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 29
- 1547 - Miguel de Cervantes jaio zen, Kixotearen idazlea (h. 1616).
- 1864 - Miguel de Unamuno (irudian) bilbotar filosofo eta idazlea jaio zen (h. 1936).
- 1913 - Rudolf Diesel ingeniari alemana hil zen.
- 1964 - Quino marrazkilariaren Mafalda neskatoaren komikiak argia ikusi zuen Argentinako Primera Plana aldizkarian.
- 2004 - 4179 Tutatis asteroidea lurretik ilargira bitarteko distantzia lau aldiz igaro zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 30
- 1832 - Frantzisko Laphitz euskal idazlea jaio zen Arizkunen (Nafarroa Garaia).
- 1888 - Jack Tripa-ateratzaileak (ingelesez Jack the Ripper) Elizabeth Stride eta Catherine Eddowes hil zituen, bere hirugarren eta laugarren biktimak.
- 1955 - James Dean aktorea auto istripu batean hil zen (irudian, modelo bereko autoa). Nerabeen ilusio galtzearen kultura ikonoa den arren, hiru film besterik ez zituen antzeztu: Giant, East of Eden eta Rebel Without a Cause.
- 2005 - Muhammaden irudi batzuk argitaratu ziren, Danimarkako Jyllands-Posten egunkarian.
- 2005 - Kataluniako Parlamentuak estatutu berrirako proiektua onartu zuen, aldeko 120 boto eta kontrako 15 boto jasota.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia