Yehudi Menuhin
Yehudi Menuhin, Lord Menuhin of Stoke d'Abernon gisa ere ezaguna (New York, AEB, 1916ko apirilaren 22a - Berlin, Alemania, 1999ko martxoaren 12a) biolinista eta orkestra zuzendaria izan zen. XX. mendeko biolinista ospetsuenetako bat da. Persingerren, Enescuren eta Buschen ikaslea izan zen. Gaztetandik hasi zen kontzertuak eskaintzen, eta mundu osoan egin zen ezagun. Bartókek biolin bakarrerako sonata idatzi zion, eta Ravi Shankar zitara-jotzaileak Prabhati bakarlariarentzako lana. Ingalaterrako Bach Jaialdiaren sortzailea izan zen. 1963an bere izeneko musika-eskola sortu zuen Surreyn, haur aurreratuentzat. Saiakera eta artikulu ugari argitaratu zituen musika-aldizkarietan. Musikagile-lanaz gainera, ahalegin handia egin zuen giza eskubideen eta bakearen alde. Sari asko jaso zituen azken urteetan, besteak beste, Baketzearen Asturiasko Printzea saria 1997an, Rostropovitxekin batera, eta Vienako Hiriko urrezko domina, 1999an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yehudi Menuhin |
- 1916ko jaiotzak
- 1999ko heriotzak
- Newyorkarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako biolin-jotzaileak
- Ameriketako Estatu Batuetako musikagileak
- Ameriketako Estatu Batuetako orkestra zuzendariak
- Elkartasunaren Asturiasko Printzesa saridunak
- Estatubatuar juduak
- Grammy saridunak
- Ohorezko Legioko ofizial handiak
- Arteetako Wolf Saridunak
- Kennedy Sarien irabazleak
- New York estatuko politikariak