Edukira joan

Zelle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zelle
Datuak
Motapayment system (en) Itzuli eta Marka
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Agintea
JabeaEarly Warning Services (en) Itzuli
Historia
Sorrera2017
webgune ofiziala
Twitter: Zelle Instagram: zellepay Youtube: UCB1MzN2pFtOWKbd0Cks-Uyg Edit the value on Wikidata

Zelle estatubatuar ordainketa-sistema zerbitzua da, Early Warning Services enpresaren jabetzakoa dena. Early Warning Services, BBank of America, BB&T, Capital One, JPMorgan Chase, PNC Bank, U.S. Bank eta Wells Fargo bankuetako finantza-zerbitzuen enpresa pribatua.[1][2] Zelle zerbitzuak aukera ematen die pertsonei dirua elektronikoki transferitzeko beren banku-kontutik erregistratutako beste erabiltzaile baten banku-kontura (Estatu Batuetan), parte hartzen duen banku-erakunde baten gailu mugikor bat edo webgunea erabiliz.[1][2]

Zelleren berehalako ordainketa-zerbitzua 2017ko ekainean merkaturatu zuten.[1] Lehenago, Zelle zerbitzua clearXchange izenez ezagutzen zen, finantza-erakundeen bidez ordainketa-zerbitzuak eskaintzen zituena. ClearXchange, 2011ko apirilean merkaturatu zuten eta jatorrian Bank of America, JPMorgan Chase eta Wells Fargoren jabetzakoa izan zen.[3] 2016ko urtarrilean Capital One eta U.S. Bank bazkide gehigarri gisa batu ondoren, ClearXchange Early Warning Services saldu zuten.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) Cowley, Stacy. (2018/04/22). «Zelle, the Banks’ Answer to Venmo, Proves Vulnerable to Fraud» The New York Times.
  2. a b (Ingelesez) Mangla, Ismat. (2018/3/5). «Here’s What You Need to Know About Zelle, the Mobile Payment App That Rivals Venmo» Experian.
  3. (Ingelesez) «How Does Zelle Make Money?» MoneyModels 2021-10-06.
  4. (Ingelesez) Sidel, Robin. (2011/5/25). «Big Banks Join Battle for Online Payments» Wall Street Journal.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.