Zero zabor
Zero zabor estrategia holistiko bat da, hondakin edo zabor kopurua murriztean (edo ezabatzean) datzana zibilizazio industrialean. Erabili eta botatzeko egungo eredu lineala birpentsatu eta sistema zirkular bat eraikitzea du helburu, toxikorik gabe, gatazka-guneetatik datozen baliabideekiko menpekotasunari amaiera eman, eta kalitateko eta tokiko lanpostuak sortzeko aukera emateko[1].
Zero Zabor filosofia bi mailatan garatzen da: gizarte osoaren mailan (hondakinen kudeaketa, baliabideen ustiapena, elikagaien ekoizpena eta abar) eta banakoaren mailan (elikagaien kontsumoa, ondasunen salerosketa, aisia eta abar).
Euskal Herrian mugimenduak indarra hartu zuen 2000-2010 hamarkadetan, batez ere Gipuzkoan, hiri-hondakinen kudeaketa eztabaidaren ondorioz. Egun, hainbat elkarte daude Zero Zabor filosofia hedatzen dutenak, bai Hegoaldean bai Iparraldean (adibidez Bizi! elkartea[2]).
Testuingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Naturatik hartutako baliabideen %99 hondakin bihurtzen dira 42 egun baino gutxiagoan[3], eta energia gris eta materia asko alferrik galtzen dira[4][5]. "Zero zabor" praktikaren lehen definizioa Zero Zabor Nazioarteko Aliantzako lantaldean (Planning Group of the Zero Waste International Alliance) hasi zen 2004ko azaroan. Bertsio berrikusi bat 2009an onartu zen[6].
Zaharkitze programatua bereziki kaltegarria da elektronikaren kasuan.
Ekintzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hondakinen gaia konpontzeko, gizartea pasatu behar da iraunkorra ez den hondakinen tratatzeko eredu linear batetik eredu zirkular eta itxi batera: berrerabiliak edo birziklatuak diren ondasunak bakarrik ekoiztu, hondakinak sailkatu, segurtatu beren berrerabilpena, birziklatzea/konpostatzea, eta, beti galtzeak direnez, ondasun materialen ekoizpen globala murriztu, bilgarri gehiegikeriak bai eta ere objektuen zaharkitze programatua, etab. errotik borrokatu)[7].
Gizarte mailan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Zero zabor" ikusmoldeak, beraz, hondakinen kudeaketa alternatiboa proposatzen du, kudeaketa konbentzionala baino aurreztaileagoa, non baliabide berriak etengabe erabiltzen diren errauste edo lurperatze bidez galdutako baliabideak ordezteko. Bestalde, "Zero zabor" ikusmoldeak prozesu honek sortutako kutsadura asko murriztea dakar, zabortegia eta errausketa gutxienekora murriztuz. Tokiko enplegu iraunkor eta deslokalizaezinen iturri ere bada, ekonomia zirkularrago baten barnean.
Oro har, soiltasunetik hasita, hiru puntutan laburbil daiteke "zero zabor" estrategia:
- hondakinen errausketa ezabatzea eta bilketa-sistema egituratzea
- industrian gai birziklatuen erabilera sustatzea, partikularrengan gauzen konpoketa eta hondakin-kopurua murrizten duten bizimoduak sustatzea
- erabat birziklagarriak, berrerabilgarriak eta konpongarriak diren produktuak diseinatzea eta fabrikatzea.
Norbanakoaren mailan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira norbanakoak jarraitu atal dituen ekintza eta ohitura errazak:
- Erosgaiak: ahal den heinean bilgarri gabeko produktuak erosi (aleka, upeletik) eta zuzenean ekoizleari. Horretarako, etxetik eraman behar dira poltsa, ontzi eta abarrak. Ezin bada, bilgarri berrerabilgarri edo birziklagarriak dituztenak aukeratu.
- Erosketak: garrantzitsua da kontuan hartzea ez bakarrik etxean daukaguna, baita kanpotik daramaguna ere. Erosketak egin aurretik, oihalezko poltsak daramatzazula ziurtatu, plastikozko poltsak saihesteko. Oihalezko edo sarezko poltsak ere eraman ditzakezu ogia eta fruta eramateko.
- Konposta: gai organikoak zabortegira bota ordez, konpostatu etxean bertan (etxeko zizare konpostagailuan edo lorategian) edo auzoko konpostan. Aukera horiek ez badaude, erabili gai organikoen edukiontzia (baldin badago).
- Jantziak: jada erabiltzen ez duzun edozein arropa edo jantzi bota aurretik, dituzun aukera guztietan pentsatu. Trapu edo zatarrak egin ditzakezu edo norbaiti eman (zuzenean, edukiontzian edo webgunez) edo saldu.
- Higienea: plastikozko ontziak dituzten higiene-gaiak aukeratu aurretik, begiratu ea badiren beste aukera batzuk, hala nola xaboi eta xanpu solidoak, kristalezko desodoranteak edo henna paperezko poltsan.
- Garbiketa: erabili eta botatzeko produktuak saihestu, hala nola plater-garbigailuko pilula plastikodunak. Gomendagarriagoa da ozpina edo sodio bikarbonatoa erabiltzea.
- Lantokiko materiala: saiatu elementu berrerabilgarriak eta plastikogabeak (arkatzak) erabiltzen. Adibide bat grapak dira, behin bakarrik erabil daitezkeenak, eta klipak, berriz, behin baino gehiago. Argitalpen bat behi bakarrik erabili beharrean, begiratu ea liburutegian mailegagarri dagoen.
- Sortu, erosi baino: plastikoz bildutako edozein artikulu erosi baino lehen, pentsatu sortzailea izaten: eskulanak, etxean egindako gozopil eta gozokiak, eskuz egindako dekorazio eta margolanak, etxean egindako xaboia, zeramikazko irudiak.
- Jostailuak: garrantzitsua da haurrak hasieratik kontzientziatzea; horregatik, oso erraz hondatzen diren plastikozko jostailuak erosi ordez, zurezko jostailuak aukera daitezke, ondoren beste senide edo lagun batzuei pasatzeko, edo saltzeko.
- Konponketa: etxeko, laneko eta aisialdiko gauzak matxuratu edo haustean, batez ere etxetresna elektrikoak, bota ordez saiatu konpontzen. Konponketa egiteko etxean bertan, auzolagunarekin edo saltokian egin daiteke.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Joan Marc Simon , Daniel Zuazagoitia Rey-Baltar. (2016). ZERO ZABOR. Nola berpiztu ekonomia Lur planeta txikitu gabe. UEU ISBN 978-84-8438-597-4..
- ↑ Zero Zabor taldea Bizi-Mugi mugimenduaren barnean. Noiz kontsultatua: 2020-05-08
- ↑ (Frantsesez) Jérémie Pichon; Bénédicte Moret. (2016). Famille presque zéro déchet. Vergèze: Thierry Souccar Éditions ISBN 978-2-36549-187-7...
- ↑ (Frantsesez) Changement climatique et épuisement des ressources. ..
- ↑ (Frantsesez) négaWatt elkartea. (2017). Scénario négaWatt 2017 - 2050 Dossier de synthèse. ..
- ↑ (Ingelesez) ZW Definition. 2009..
- ↑ Bizi! elkartea. Zaborrak zalantzan. Edo planeta jankatzen duen sistema kapitalista eta produktibistaren ezin konponduzko arazoa.. .
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Europa Zero Zabor erakundea.