Zerra
Zerra | |
---|---|
ebakitzeko tresna | |
Osagaiak | saw blade (en) |
Zerra mozteko erabiltzen den altzairuzko tresna da, eskuz erabil daitekeena, edo lurrunaz, uraz, elektrizitateaz edo beste sistema batzuez. Ahoa horzduna edo urratzailea izaten du.
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkuzko zerra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkuzko zerra zura, metalezko edo PVCzko hodia eta horien antzeko beste hainbat gauza mozteko esku-zerra da. Kontuz ibili behar da zein motatako zerra-orria erabiltzen den, zerra-orri bakoitza material-mota batekin erabiltzeko eginda baitago.
Zerra elektrikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atzera-aurrerako zerra elektrikoak hainbat erabilera ditu, hala nola zurezko piezak, PVCzko hodiak, eta abar moztea. Zenbait zerra-orri berariaz zura edo metala mozteko eginda daude. Erabilera askotarakoa da eta oso baliagarria da kurbak dituzten mozketak egiteko (esaterako, zurezko puzzleak). Angelu desberdinetara mozteko ere doitu daiteke.
Muxarratzeko zerra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muxarratzeko zerra zura mozteko esku-zerra bat da. Ez da egokia metalezko hodiak eta PVCzko hodi lodi gehienak mozteko. Duen zerra-orria hain fina izanik (erraz eteten dena, zabarkeriaz erabiliz gero), eta arkua oso zabala (arkuzko zerrarena baino sakonagoa), kurba zorrotzeko ebakidurak errazago egin daitezke muxarratzeko zerrarekin beste edozein zerrarekin baino.