Zerrenda:Hegazkin zibilen istripuak
Itxura
Orrialde honetan hegazkin zibilen istripuak zerrendatuak dira.
- Apirilaren 7an: de Havilland DH.18A batek eta Farman F.60 Goliath batek talka egin zuten Thieulloy-St. Antoine goian Picardie ondoan, Frantzian. 7 lagun hil ziren. Bi hegazkinek airean egin zuten talka, istripu hau abiazioaren historiako lehena izan zen.
- Urriaren 5an: R101 baloi gidatu britainarra Pariseko iparraldean erori zen. 48 lagun hil ziren.
- Ekainaren 26an: bi Ford hirumotordunek lurra jo zuten aireratzean kontrola galduta, Olaya Herrera aireportuan, Medellinen. Carlos Gardel izan zen hildakoetako bat, hegazkinetako batean baitzihoan.
- Uztailaren 1ean: Air-India-ren 855 hegaldia, Boeing 747 bat, Arabiako itsasora erori zen, eta barnean zihoazen 213 bidaiariak eta tripulatzaileak hil ziren.
- Otsailaren 19an: Iberiaren 610 hegaldia Oiz mendian erori zen. Hegazkinean zihoazen 148 pertsonak hil ziren.
- Martxoaren 31n: Mexicana-ren 940 hegaldia, Boeing 727 bat, Santiago Maravatío ondoan erori zen, eta 167 lagun hil ziren.
- Abuztuaren 31n: LAPA 3142 hegaldia, Boeing 737 bat pistatik irten zen Buenos Airesen. 103tik 64 bidaiari hil ziren.
- Urriaren 31n: Egiptair-en 990 hegaldiak ozeanora erori zen, Masachusettsen (AEB). 217 bidaiariak hil ziren.
- Urtarrilaren 30an: Kenya Airways konpainiaren Airbus A310 bat itsasora erori zen Boli Kostaren kosta aurrean. 169 bidaiari hil ziren.
- Urtarrilaren 31n: Alaska Airlines konpainiaren MD-83 hegazkin bat ozeanora erori zen, Point Mugu aurrean, Kalifornian. 83 bidaiari eta bost tripulatzaile zihoazen bertan. Denak hil ziren.
- Uztailaren 25an: Air France konpainiaren Concorde batek istripua izan zuen Parisen aireratzean. 113 pertsona hil ziren eta Concorde ontziteria zirkulaziotik kendu zuten.
- Abuztuaren 23an: Gulf Air konpainiaren 4590 hegaldia Persiar golkoan erori zen, Manamaren aurrean, Bahrainen. 143 bidaiariak eta 8 tripulatzaileak hil ziren.
- Irailaren 11an: Ikus 2001eko irailaren 11ko atentatuak.
- Azaroaren 12an: 587 hegaldia, American Airlines-en Airbus A300 batek New Yorken erori zen. 251 bidaiari, 9 tripulatzaile eta hegazkinak jotako etxean zeuden bost gehiago hil ziren.
- Apirilaren 25an: Air China-ren 129 hegaldia erori zen Busanako aireportuan, Hego Korean. 128 pertsona hil ziren.
- Uztailaren 8an: Air Midwestaren 5481 hegaldia (Beechcraft 1900 bat), erori zen Charlotte North Carolinan aireratzean. 19 bidaiari eta bi tripulatzaile hil ziren
- Uztailaren 3an: Flash Airlinesaren 604 hegaldia, Boeing 737 bat, itsaso gorrira erori zen. 135 bidaiari eta 13 tripulatzaile hil ziren
Istripu-ratioa: 1,2 milloi hegalditik bat
Istripu-ratioa: 1,3 milloi hegalditik bat
- Urtarrilaren 4an: Let L-410 Turbolet hegzkina Los Roquesaren artxipelagoan (Venezuela) erori eta 14 bidaiariak hil ziren.
- Urtarrilaren 17an: British Airwaysaren 38 hegaldiak (Boeing 777-200ER bat) istripua izan zuuen Londresko Heathrow aireportuan lurreratzean, eta 152tik 9 pertsona zauritu arin izan ziren.
- Urtarrilaren 15an: US Airways-aren 1549 hegaldia, Airbus A320 bat, Hudson ibaian itsasoratu zen, Laguardia aireporturik (New York) aireratu eta gero. Ez zen hildakorik izan.
- Otsailaren 7an: Manaus Aerotaxiaren Embraer EMB-110 Bandeirante bat erori zen Santo António ondoan, Brasilen. 28tik 24 pertsona hil ziren.
- Otsailaren 12an: Colgan Air-en 3407 hegaldiak, Bombardier Dash 8 Q400 bat, istripua izan zuen AEBetan eta 50 pertsonak bizia galdu zuten.
- Otsailaren 25an: Turkish Airlines-aren 1951 hegaldia, Boeing 737-800 bat, Atatürk aireporturik (Istambul) Schiphol aireportura (Amsterdam) bidean, erori zen aireportuaren hurbiltzean. Barneko 127 bidaiari eta 7 tripulatzaileetatik, 9 hil ziren eta beste 85 zauritu ziren.
- Martxoaren 20an: Emirates-en 407 hegaldia, Airbus A340-500, Melbourne Tullamarine aireporturik Dubai International aireportura bidean istripu bat izan zuen eta Melbourneren aireportura joan behar izan zuen. Ez zen zauriturik izan.
- Martxoaren 23an: Guangzhoutik (Txinako Herri Errepublika) FedEx Express-aren 80 hegaldia, McDonnell Douglas MD-11 bat, Tokyo Narita International aireportuan erori zen. Pilotua eta kopilotua hil ziren.
- Ekainaren 1an: Air France-en 447 hegaldia, Airbus A330-203 bat, Brasilgo itsasaldetik gertu erori eta desagertu egin zen. 228 pertsona desagertu ziren.[1]
- Ekainaren 30an: Yemenia-ren 626 hegaldia Airbus A310-300 Sana'atik (Yemen) Moronira (Komoreak) Indiako ozeanoan erori zen 153 pertsona zeramatzala. 12 urte neska bat baizik ez zen bizirik atera.
- Uztailaren 15an: Caspian Airlinesaren 7908 hegaldia Tupolev Tu-154 bat erori zen Qazvinean (Iran), aireratu eta 16 minutura. 153 bidaiariak eta 15 tripulatzaileak hil ziren.
- Uztailaren 24an: Aria Air-ren 1525 hegaldia Ilyushin Il-62 bat istripu bat gertu zuen lurreratzean eta 153tik 17 pertsona hil ziren.
2013
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1945etik urterik seguruena izan zen abiazioan, 265 hildakorekin[2].
2014
[aldatu | aldatu iturburu kodea]32 garraiorako hegazkinek istripuren bat izan zuten eta guztira 1.175 lagun hil ziren, 2009tik kopururik handiena[2].
- Martxoaren 8a. Malaysian Airlineseko hegazkin bat Indiako ozeanoan desagertu zen, 239 lagun zeramatzala[2].
- Uztailaren 17a. Malaysian Airlines konpainiako hegazkin bat bota zuten, Ukraina ekialdeko gatazka eremua igarotzen ari zela, 298 hildako utziz[2]. Ikus Malaysia Airlines konpainiako 17 hegaldia.
- Uztailaren 23a. Magongen, Taiwanen, larrialdiko lurreratzea egin zuen TransAsia Airwaysen hegazkinak, eta 48 lagun hil ziren[2]. Ikus TransAsia Airwaysen 222 hegaldia.
- Uztailaren 24a. Air Algerieren Hegazkina Mali iparraldeko basamortuan erori zen, 116 hildako eraginez[2]. Ikus Air Algérieren 5017 hegaldia.
- Abenduaren 28a. AirAisiako hegazkina itsasora erori zen, Indonesian, 162 lagun zeramatzala[2]. Ikus, Indonesia AirAsiaren 8501 hegaldia.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ "Ozeano Atlantikoan galdu da 228 lagun zeramatzan aireko bat"
- ↑ a b c d e f g «2014KO EZBEHARRAK», Berria, 2014-12-31