Zientzialari ero
Zientzialari eroa herri kultura garaikidean maiz agertu ohi den errola edo pertsonaia da. Errol hau nagusiki zinemako filma, komiki eta telebistako telesailen bidez hedatu izan da.
Zientzilari eroa zintzoa edo gaiztoa izan liteke, maiz psikotikoa, baldarra, xelebrea edota despistatua izan liteke, sarritan fikziozko teknologiaren inguruan lan egin ohi duelarik. Pertsonaia hau ohiko benetazko zientzilari edo fisikarien karikatura, nahas-mahasa edo umorezko irudikatzea da. Haren izaera mundua suntsitu nahi duen zientzialari megalomano eta maltzurretik hasi eta erabat despistatua, barnerakoia eta hotzana den zientzialaaraino doa.
Fikziozko adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errol honen adibide batzuk honako hauek dira: Frankenstein doktorea, Bakterio profesorea, Tornassol doktorea, Fringe telesailako Walter Bishop zientzialaria, The Big Bang Theory telesaileko gazteak, Maniac Mansion bideo-jokoko Fred doktorea, Futurama marrazki bizidun telesaileako Farnsworth Irakaslea edota Simpsondarrak telesaileko Frink Irakaslea.
Benetazko ereduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maiz zientzialari eroaren pertsonaia sortzeko benetazko zientzialarien izaeren nahas-mahasa bat egin izan ohi da, hauek erotuta ez egon arren, beren izaera edo jokamoldeen bitxikeri, ahoskera edo berezitasunen bat hartu eta areagotu izan delarik. Eredu gisa erabilitako zientzialari hauetako batzuk honako hauek izan dira:
- Jeremy Bentham, bere burua momifikatuarazi zuen britaniar filosofoa.
- Wernher von Braun, Alemania eta Estatu Batuetako misilen inguruan ikerketak burututako alemaniar zientzialaria.
- Gerald Bull, ingeniaria.
- Horace Donisthorpe, mirmekologoa.
- Thomas Alva Edison, "Menlo Parkeko Aztia", asmatzailea.
- Albert Einstein, fisikaria, bere horrazkera eta itxura maiz zientzialari eroaren eredu gisa jarri da.
- Paul Erdős, hungariarra, historia guztiko matematikari xelebre eta oparoena.
- Philo Farnsworth, telebista eta lehenbiziko fusio nuklear gailuaren asmatzailea.
- Francis Galton, estatistika eta eugenesia garatu zituen britainiar zientzialaria.
- Ishii Shiro doktorea, Japoniar Armadako 731 unitateko teniente jenerala.
- Trofim Lysenko, errusiar genetikaren inguruan teorizatu zuen sobietar bilogoa.
- Stanley Milgram, menpekotasunaren inguruan ikertu zuen psikologo aintzindaria.
- Harry Harlow, maitasuna bere ezazren bidez ikertu nahi izan zuen psikologoa.
- Oliver Heaviside, bere altzariak granitozko blokeez ordezkatu zituen britainiar zientzialaria.
- Herman Kahn, elkarren arteko suntsiketa ziurtatuari buruz idatzi zuen militar estratega.
- Josef Mengele doktorea, mediku nazia, Auschwitz kontzentrazio-esparruko "Heriotzaren Aingerua".
- Julius Sumner Miller profesorea.
- Patrick Moore, britainiar astronomoa.
- Jack Parsons, misilen inguruko ikertzailea.
- Ivan Petrovich Pavlov, fisiologoa, islada baldintzatuaren inguruan ikerketak burutua.
- Edward Teller, hidrogeno bonbaren garapenean lan egin zuen fisikari nuklearra.
- Nikola Tesla, fisikaria, matematikaria, asmatzailea eta ingeniari mekaniko eta elektrikoa.
- B. F. Skinner, psikologoa eta utopista.
- John von Neumann, matematikaria.