Edukira joan

Zilar ioduro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zilar ioduro
Formula kimikoaAgI
SMILES kanonikoa[AgI&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
MolView[AgI 3D eredua]
Konposizioaiodo eta zilar
Motakonposatu kimiko
Ezaugarriak
Momentu dipolarra5,1 D
Fusio-puntua552 °C
558 °C
Irakite-puntua1.506 °C (101,325 kPa)
Fusio-entalpia5,1 D
Formazio entalpia estandarra−62,4 kJ/mol
Masa molekularra233,80957 Da
Arriskuak
NFPA 704
0
2
0
Identifikatzaileak
InChlKeyMSFPLIAKTHOCQP-UHFFFAOYSA-M
CAS zenbakia7783-96-2
ChemSpider22969
PubChem24563 eta 6432717
NBE zenbakia3077
ZVG122731
EC zenbakia232-038-0
ECHA100.029.125
RxNorm1423914
UNII81M6Z3D1XE

Zilar ioduroa konposatu kimiko bat da, batez ere medikuntzan erabilgarria. Disolbaezina da uretan eta bere kristal egitura izotzarena bezalakoa da, euria eragitea eragon dezakeena.

Euria naturan urak egiten duen ziklo bat da. Gutxi arte, fenomeno hau kontrolaezina zen eta bere zikloa jarraituz ezin genuen jakin nola egin hau kontrolatzeko. Euriaren zikloa, denok dakigunez, honako hau da: itsas eta ozeanoetako ur-lurrunak kondentsatu eta hodeiak eratzen ditu, landareen lurruntzeak eta arnasketak bezala. Aire bero eta hezeak gora egiten du, eta altuera handira iristen denean, ur-lurruna kondentsatu eta tantak sortzen dira —oso altuera handietan izotz-kristalak ere bai—.

Tantatxoak oso txikiak direnez, airean orekan egoten dira, baina elkartzen hasi eta handiagoak bihurtzen dira. Tamaina jakin bat hartzen dutenean —0,5 milimetrotik gorakoa—, gehiegizko bihurtzen dira haize-lasterrentzat eta erortzen hasten dira. Euria egiten du.

Euria kontrolatzeko ahaleginak egin izan ditu betidanik gizakiak baina gaur egun arte, ez da lortu. Euria lortzeko abia puntu zuzenena lainoak dira. Zilar ioduroa erabiltzen da lainoak bonbardatzeko misilen edo hegazkinen bitartez, kondentsazio guneak eragiten dituzte. Nukleo hauek, lainoen tantatxoak berenganatuz, beherantz erortarazten dituzte.

Xafla ilunen metodoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euria modu artifizialean lortzeko, bonbardaketen gerra-estrategia alboratuta iturrira jo dute nazioarteko proiektu bateko partaideek: lainoak sortu nahi dituzte modu artifizialean.

Bruselako Unibertsitate Askea, Israelgo Ben Gurion Unibertsitatea, eta NASAren Geshem proiektuan daude lanean. Datorren urtean proiektu hau martxan jarriko da Israelgo basamortuan.

Proiektuaren oinarri zientifikoa bero-uharteak dira, inguruak baino askoz ere tenperatura altuagoa duten guneak. Gune horiek eragiten dute ur-lurruna duten aire beroak gorantz igotzea. Horrela ura kondentsatu egiten da eta lainoak sortzen dira. Fenomeno hau XX. mendean jarri da martxan eta Los Angeles esan omen du honen ondorioz hainbat aldaketa meteorologiko egon direla.

Xafla ilunen bidez, Geshem proiektuak bero-uharteen fenomenoa simulatu nahi du. Proiektu pilotuan bi kilometroko azalera estali nahi dute, eta tenperatura altuak lortu, airearen eta lurrunaren dilatazioa errazago gerta dadin. Teorian horrela, lainoak hasiko dira. Une honetan ikertzaileek xaflak egiteko material egokia bilatzen ari dira. Material honek beroa ondo xurgatu behar du, bidegarria eta errentagarria ere. Material egokia aurkitzen dutenean xaflak kokatuko dituzte. Hau frogatzeko, Negeveko basamortua aukeratu aukeratu dute itsasotik hurbil baitago.

Eguraldi kontrola

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienek erabili izan dute lehorteei aurre egiteko, ur eskasiari aurre egiteko... baina ere erabili izan da kontrakorako adibidez laino gehiegi pilatzen ari dela, zaparrada bortitzegiak espero direla, harria botatzeko arriskua dagoela... euria eragin eta arazoa konponduta.

Zilar ioduroa euri artifiziala eragiteko erabiltzen da, bere eraginkortasuna frogatu gabe dagoen arren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]